Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibilian-ibilian, halako batean emirra eta lehoia borrokatzen ari ziren tokira heldu ziren, noiz eta lehoiak, atzaparkada hilgarri batez, emirra erdibi egin behar zuenean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.
Hurrengo goizean, atearen kanpo aldea erreta eta atzaparkadaz josita aurkitu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.
Hitlerren irudia kendu zidan paparretik atzaparkada zakar batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Edozein unetan mokokada zorrotzez eta atzaparkadaz gorputza urratuta izatea espero zuen, baina ez zen ezer gertatu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.
Galiziak gerraren eta ondoko zapalkuntzaren atzaparkadak bortizkien pairatu zituen herrialdeetako bat izan zen. Berria - Mundua 2006-01-07
Marcus Gronholm finlandiarra, munduko txapelduna, izan du atzetik, atzaparkada eman eta hirugarren aldiz jarraian Rallya irabazteko asmoz. Berria - Kirola 2004-02-10
Aitarenganako sentimendua, haatik, bikoitza da: haren nagusitasunak ikara eragiten dio, baina harexek babesten du mundu arrotzaren atzaparkadetatik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Gaizkitzen ari da, baina ez dut sentitzen izarloken atzaparkada hauen aurrean sentitu behar nuela uste nuen ezer. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.
Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.