Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakiengandik banatu egiten ninduten ez haginka egiteko, eta, beraz, neure buruari egiten nion haginka eta atzaparka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.
Altxatu egin zen eta mahaian atzaparka hasi, azpila estali nahian edo, presati, zikinak lurperatu nahi dituzten katuen irudira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.
Atzaparka aritzearen poderioz, azazkalak hautsiak eta janak dauzkat denak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Fang uluka hasi zen, itxitako atean atzaparka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 222. orr.
Esate baterako, loreak -gladioli- edukitzeko baimena ematen zieten, eta beraiek baimen hori atzaparka hartu eta lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.
Memok ezpata zorrotik aterea zuen, ezpainak hozkatuta, bibotea atzaparka kenduta amorruaren amorruz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.
Lurrean kizkurtu, murriztu eta hondoratu ziren haren eskuak, zoruari atzaparka irmo eutsirik, erpez eta gogorgunez beterik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.
Hortz zorrotz-zorrotzak dituzte eta atzaparka ere badakite minki egiten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 165. orr.
Ubeldurik zegoen eta mugitu egiten zen, niri atzaparka egiteko asmoz; bere beso-motzak ez ziren ailegatzen nire aurpegira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 269. orr.
Han gertatu zen batak eta besteak nahi izan zutela arbolatik eroritako madari erdi ustel baten jabetza guztia eduki, eta horrenbestez elkarri ileetatik tiraka eta atzaparka egiten hasi ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.
Zoaz harri honekin eta moztu iezazkiozu azkazalak anai Bonabenturari, atzaparka egin nahi baitio anai Joani, eta era horretara ez dio minik egingo Atzaparka egiten zidan edo ubelduak egiteko moduko alimaleko zapladak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1036. orr.
atzaparka ari (4); atzaparka egiten (3)