Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiskidetsu 1 izond adiskidetasuna adierazten duena, adiskidetasunean oinarritua.

Eskerrak gizaseme jator, adiskidetsu eta aldarte onekoa den.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

Emakume irribarretsu eta adiskidetsu haiek ikusi eta geure haurtzaroaz oroitzen nintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 24. orr.

Bidea erakutsi zidan keinu adiskidetsu batez. barra gainetik egunkari bat hartuta, irakurtzeko plantak egin zituen, barman adiskidetsuaren arreta gogaikarriaz libratzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Aspertuta eta bakarrik zaudenean musu adiskidetsua zeinek emango?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.

Tonu adiskidetsu baina goitar eta dibertigarri batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Eta iraindu egin behar al dugu gizona, bisita adiskidetsu bat egitera datorkigunean?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.

Hizketa adiskidetsu bat edo da, nolabait esan, zentzu onaren bidetik egina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 244. orr.

Eta mutilaren arrantza berri batekin amaitutzat jo zen elkarrizketa adiskidetsu horren beste kapitulu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 95. orr.

Edozein arrazatako zakurra, ongi heziz gero, goxo eta adiskidetsu izan liteke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 73. orr.

Gizon-ahots atsegin eta adiskidetsua zeukan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 190. orr.

Irriño zabalagoarekin hortzak azaldu zitzaizkion, zuri-zuriak, ezpain gorri adiskidetsuek koroaturik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 85. orr.

Ivors andereñoak eskutik heldu zion, bero estutzen zuela, eta tonu samur adiskidetsuan esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 280. orr.

Uste dut Herberti ez zitzaiola oso adiskidetsua iruditu nire ezer-ez pentsatze hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Egoeraren latzagatik ere, eroso sentitzen nintzen whiskyak gure artera ekarritako giro bare, kasik adiskidetsuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Potzoloren bozak jite adiskidetsuagoa hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

-Ni ez nintzateke hain adiskidetsua izango hauekin, Hagrid -esan zion Filchek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.

-Ez al duzu kantatu behar? -galdetu zion adiskidetsua izan nahi zuen tonu garratz batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 215. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Zu zara, ama Chantemesse? -esan zion adiskidetsu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 26. orr.

Osaba Vernonek adiskidetsu jo zuen Dudley bere sorbalda mamitsuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Martin eta Briones, zaldi gainean, adiskidetsu joan ziren hizketan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Sinets zenezake ezen haren eta nire artean herenegun gertatu zenaren ondoren, atzo goizean adiskidetsu bereizi ginen ondoren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.

-Presatua haiz noski -orain arte bezain adiskidetsu-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Langile ona, nagusiek aintzakotzat zeukatena, etxean emaztearekin eta bere hiru seme-alabekin goxo, adiskidetsu eta gizonki jokatzen zuena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 126. orr.

Gu biok ere barrez hasi ginen eta jarraian musu eman genion denok elkarri berriro, adiskidetsu eta bizipoz handiz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 121. orr.

Ondorio on bat gutxienez ekarri zuen oihulariak: bazirudien, Hermioneren ustez, nahikoa zigor jasan zutela jada, eta haiekin oso adiskidetsu jokatzen hasi zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Bat-batean adiskidetsuago agertu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Avigdorrek, sekula baino adiskidetsuago, bihotza zabaldu zion Ansheli.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiskidetsu bat (5); adiskidetsu batez (5); adiskidetsu eta (7); eta adiskidetsu (5); eta adiskidetsua (4); keinu adiskidetsu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus