Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atxurtu, atxur(tu), atxurtzen 1 du ad atxurrarekin lurra landu.
Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
2 da ad adkor mozkortu.
Eta egon isilik, osterantzean boxeoaren zirkuituak moztuko ditiat, eta Bombita horren moduan ibiliko haiz, sudurra apurtuta, besteen morroi, egunero atxurtuta... egunen batean itsasadarreko uretara jausi arte. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.
-Bueno, hi, larregi atxurtu barik, bai? -eta giltzaz itxi zuen tabernako atea. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 33. orr.