Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxur 1 iz lurra lantzeko eta harrotzeko lanabesa, maizenik zurezko gider batez eta hari zeharka loturiko burdinazko xafla lau eta ahodun batez osatua.

Atxurrak eskuetan hartu eta zahagia joz, festa amaitu dela eta edaria utzi behar dela sin-bolizatuz.  Berria - Kultura   2004-08-15

2 bizarra mozteko tresna, bizar xafla.

Guraizeak eta bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen, hamabost egunetan kotoizko ametsek eta merkrominazko amesgaiztoek babestu zuten kartzelara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

3 adkor mozkorraldia.

Sarjentu nazi hura zaplada eder bat ematera etortzen zitzaidanean sekulako atxurrarekin, hau da, nik gutxitan inor ikusi bezain mozkor arraildurik, ezin alaiago jartzen zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

A zer atxurra harrapatu zuen bonbilla-saltzaileak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus