Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atximurkatu, atximurka(tu), atximurkatzen (ETCn 150 agerraldi; orobat atximurtu ETCn 22 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian atximurkatu agertzen da) 1 du ad atximurka egin.

Ezpainak hozkatu zituen, izterra atximurkatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 212. orr.

Atximurka nazazu, jo nazazu, laztan nazazu...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 64. orr.

Erabateko aginpidearen jabe, bat-batean titiburuak esku bakoitzeko hatz erakusle eta erpuruarekin hartu, eta indarrez atximurkatzen zizkidalarik, oso serio begiratzen zidan aurpegira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Hura hiltzeko erabaki serioa, kamisoiaren behealdea gerrira jaso, neure gainean hankalatraba jarri eta, atsegin izateko intentzio nabarmenegiaz, titiburuak atximurkatu zizkidan egunean hartu nuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.

Umeen gelan ez zegoenez, kolkorako galdetu zuen bera ote zen benetan han zegoena, eta masailak atximurkatu zituen, eta orduan jakin zuen bera zela han zegoena, eta horrek gogorarazi zion abentura handi baten erdian zegoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 290. orr.

Bere intuizioari, nire gorputzeko zein zoko nahi dudan ferekatzea jakiteko senari, zein muino atximurkatu edo miazkatu asmatzeari deabrukeria deritzot; baina ez dago egun osoa ferekatzen, miazkatzen edo atximurkatzen pasatzerik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Neska haren azala atximurkatzen nuen bakoitzean, Danielak bihotzean sartu zidan arantza bat ateratzen nuela sentitzen nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 124. orr.

Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia, hartara ohitu gabea artean, eta behin eta berriro begiratzen zuen leihora, begiak -arrotuz eta kliskatuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Sergei Golovinek zerura begiratzen zuen, kokots-bizarra atximurkatuz, begiak kliskatzen zituen, noiz bata noiz bestea, bere betile harro luzeei eraginez, eta are sakonago murgiltzen zen bere gogoetetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Baina paper azpildu mordoxka atera zuen jakatik, asteko partilan billeteak zenbatzen zituenean bezalaxe atximurkatuz Falangearen bost geziak zeuzkan agiria atera zuen, huraxe irakurtzen utzi ninduen Untzaga plazaren erdian esbirro hark, nire izena makinaz joa bertan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

2 sakela atximurkatu (corpusean ez dago; ETCn sakela atximurtu soilik, agerraldi 1)

Zati bat ordaindu beharra onartuz gero -estatu osorako erabakiko da-, herrialdeko erdi mailako eta behe mailako familia askok sakela atximurtu beharko dute gizarte zerbitzuak lortzeko. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atximurkatzen zuen (3); bizarra atximurkatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus