Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurtzaro eta gaztaroko denbora magikoa bukatu, eta bi pertsona heldu gelditu zituan, harreman korapilotsu eta misteriotsu baten lotailuez estekaturik, hizkera arruntean adiskidetasun deitzen zaion harremanaz lotuta. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.
Adiskidetasuna, nire ustez [...] bi gizakien artean izan daitekeen harremanik nobleena duk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.
Adiskidetasuna beste zerbait duk, noski, ez dik zerikusirik sexu bereko pertsonekiko sentitzen den erakarpen desbideratu hori asetzeko grinarekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Batzuetan pentsatzen diat... adiskidetasuna dela bizitzako harremanik barnekoena... eta horregatik agertzen dela hain bakan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Beraiekin lehendik genituen adiskidetasuna eta gudu-lagun izateko hitzarmena berritzera. Elizen arteko biblia 1 M 12,16
Eta adiskide izan ez bagina, ni ez ninduan joango biharamunean hire etxera, sekula gonbidatu ez ninduan etxe hartara, non gordetzen huen heure sekretua, gure adiskidetasuna pozoitu zuen sekretu ulertezin hura. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.
Obra horrek ederto islatzen ditu gure lotura emozionalak, ahalmenak eta mugak, emakumeen arteko adiskidetasunaren balioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.
Gizon arteko adiskidetasunaren zentzu sakona altruismoa duk, hain zuzen ere: ez dugula bestea sakrifikatzerik nahi, ez dugula haren samurtasuna nahi, ez dugula ezertxo ere nahi, hitzik gabeko itun bati eustea besterik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Bion itun mutu hark sendotu egin zuen gure adiskidetasuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 105. orr.
Ez nion, haatik, uko egin nire maistrarekiko adiskidetasunari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Augusteren adiskidetasuna ere galdu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 7. orr.
Maitasun berriak adiskidetasun zaharren kalte direlako topikoa gezurtatzeko egokiera genuen eskura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Keinu isil eta hitz doiez ehundutako adiskidetasun trinkoa gorpuztu baitzen bi emakumeen artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.
Jendeak adiskidetasun desinteresatua irrikatzen du gehien. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
Halako adeitasun eta adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Adiskidetasun anaikorraren bide eztian sartuak ginelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Ene seme, ez zaitzala inolako burutaziok kezka; ziur egon, maiteen ditudanen artean oso maite zaitudala, eta oso gustura eskaintzen dizudala nire adiskidetasun bihotzekoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 811. orr.
Autistarentzat, baina, adiskidetasun benetakoa lortzea izan daiteke zailena, besteak beren bestelakotasunagatik nahiz beren gogamenengatik estimatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.
Geroztik, giza mailako eta espirituzko adiskidetasun zoragarria biziko dute Frantziskok eta Klarak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.
Ezin zion bihotza zabaldu, ezin zuen fitsik kontatu, ezin zion iruzurra beste ordainik itzuli adiskidetasun huts garbia eskaintzen zion emakume hari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.
Hala bada, haurtzaroa elkarrekin igaro zuten, anaitasunezko adiskidetasunean baturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Adiskidetasun platonikoa, besterik gabeko adiskidetasuna, ukiturik gabeko adiskidetasuna, dardararik gabeko adiskidetasuna. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 111. orr.
Gure egiazko adiskidetasunaren seinale argia.Gerrak lapurra gauean bezala etortzea du maite; betiereko adiskidetasunaren promesek iluna dakarte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.
Gure Zientziaren Eliza hura gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat izan zela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 128. orr.
Betiko adiskidetasuna eta sekula berriz ez apartatzea agindu zioten elkarri. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Artean ez zuten aparteko adiskidetasunik, baina bai bataren eta bai bestearen biziera santuaren entzutea aski zen bi gizonak maitasunean elkartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.
Emakumezko auzokideekin izanak zituen adiskidetasun loturak aspaldian hautsiak ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Emakumeentzat oso desatsegina baita gizonezkoon joera hori: berek adiskidetasun maila soilean mantendu nahi luketen harremana guk harantzago eraman nahi izatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.
Ongi hartzen omen zituzten berengana biltzen zirenak eta laguntasun bila joaten zitzaizkienei adiskidetasun-hitza ematen omen zieten. Elizen arteko biblia 1 M 8,1
Esperientziak esaten zidan, hasieran irekien diren emakumeak izan ohi direla gero eragozpen handienak ditutenak harreman sakonetara iristeko; eta frustraturik sentitzen direla, irainduta, gizonezkoek gaizki interpretatzen dituztelako beren adiskidetasun adierazpenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.
Zakurrak eskatzen duen gauza bakarra: maitasun pixka bat, adiskidetasun agiritxo batzuk eta jan hondarrak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.
Esparta eta beste zenbait hiritara ere adiskidetasun-gutunak bidali zituen. Elizen arteko biblia 1 M 12,2
Poliziek adiskidetasun zafladak eman dizkiete hiltzaileei bizkarrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 103. orr.
Deliberaturik nengoen Herbert bakarrik utzi eta biharamun eguerdian itzulerako hegaldia hartzera, adiskidetasun-kontuak gorabehera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Egoera politikorik mehatxugarriena nazioarteko adiskidetasun aldia da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.
Lehengo solasari heldu zioten ostera ere, aurreko adiskidetasun giro berean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 212. orr.
Bazihoan, bazen garaia, ez zuen adiskidetasun erakustaldirik egin batere, geratzeko motiborik izan ez zezan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.
Zuekin, hil ere egin daiteke edonor, esan nien, hil egin daiteke, zuek konturatu ere egin gabe, adiskidetasun-arrastorik ere ez zuekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.
Bertan habia zuen zapelatz batek adiskidetasun-itun harrigarria egin zuen santuarekin: gauero, santuak Jauna gorestera jaikitzeko ohitura zuen orduan, zapelatzak bere kantuz eta hotsez abisatzen zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.
Fereka hori plazer zilegi bilakatu zen, adiskidetasun seinale, kolosoak haurren lañotasunarekin onartzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Zurekiko eta zureekiko konfidantza eta adiskidetasun erakusgarririk sutsuenekin. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 25. orr.
Lebigre andre ederrak eta Quenu andre ederrak adiskidetasunezko agur bat trukatu zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.
Ongi zekien Frantziskok, tratu onak bakarrik, maitasunezko eta adiskidetasunezko tratuak aldatzen duela pertsona. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Nirekin, berdinen arteko tratu ia adiskidetasunezkoa izan omen zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.
Momentu hartan ez zitzaizkidan axola harreman pertsonalak: ez adiskidetasunezkoak, eta are gutxiago maitasunezkoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.
adiskidetasun eta (9); adiskidetasun handia (6); adiskidetasun harremana (3); adiskidetasun harremanak (3); adiskidetasun hori (6); adiskidetasun horrek (3); adiskidetasun itun (3); adiskidetasuna baino (3); adiskidetasuna da (5); adiskidetasuna eta (24); adiskidetasunak eta (3); arteko adiskidetasun (7); arteko adiskidetasuna (23); arteko adiskidetasunak (4); arteko adiskidetasunaren (7); arteko adiskidetasunari (4); bere adiskidetasuna (3); beren adiskidetasuna (4); bien arteko adiskidetasuna (4); da adiskidetasuna (6); eta adiskidetasun (19); eta adiskidetasuna (14); eta adiskidetasunaren (3); eta adiskidetasunean (3); eta adiskidetasunera (3); eta adiskidetasunez (4); gabeko adiskidetasuna (4); gure adiskidetasuna (11); gure adiskidetasunaren (4); haren adiskidetasuna (3); nire adiskidetasuna (4); zure adiskidetasun (3); zure adiskidetasuna (3)