Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atximurka 1 adlag atximur eginez.

Kontatu egin genituen; kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Entzuten nituen, ez erditaraino ez eta gutxiagorik ere, ez aurrez aurre nire kontra zetozela; baina atzetik xuxu-muxuka, ihesi eta disimuluan atximurka bezala, itzul nendin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Luzaroan eta krudelki jardun zitzaion, zimikoka eta atximurka, belaun atzeetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Haren eskua klitorisera zuzendu zen eta atximurka hasi zitzaion, gero eta azkarrago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Berak esan zuenez, harremanetan zeudela neskatxa atximurka hasi zitzaion eta, geldiarazteko, nahi ezta, ito egin zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

Muche atximurka hasi zitzaiolarik, negarrari eman eta handik alde egin nahi zuela esan zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Beste batzuetan azalean atximurka hasten da, opiltxoak egiteko orearekin lanean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Dolmancé, zapintzeari utzi gabe: Munduko gauzarik naturalenera: ileak aterako dizkiot eta izterrak atximurka ubelduko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 296. orr.

Entzuten nituen, ez erditaraino ez eta gutxiagorik ere, ez aurrez aurre nire kontra zetozela; baina atzetik xuxu-muxuka, ihesi eta disimuluan atximurka bezala, itzul nendin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Eta biolin-soinuak lagundurik, gizonezkoak emakumezkoekin dantza alaian hasten ziren, mihi eta esku dantza lizunean segidan, sabel dantzan gero, eta elkarren larruei atximurka amaitzen zuten, mamuak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

2 iz atximurra.

Bizitako denbora bizitzari kendutako atximurka baita, eta egunean egunean gero eta denbora gutxiago geratzen zaigu, guztiz amaitu arte; bizitza honetako denbora, izan ere, heriotzarantz lasterketa besterik ez da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

3 atximurka egin

Besteengana itzuli, haurra ikusi zuen, masailean atximurka egin zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.

Besteekin joango nauk -begi-keinua zion Juleni, eta irtetean atximurka ipurdian-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 128. orr.

-Eta puntu horretan egin dit atximurka emakumeak-.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

-Hi haiz, hi, tripontzia! -esan dio Aitorrek, sabelean atximurka eginez.     «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atximurka egin zidan (3); atximurka hasi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus