Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atximur, ausiki egiten zien, ukabilez eta zangoz jotzen zituen, lauhazka gorrian zeraman diligentzia, iduri luke ez zuela jarraitu ahal izanen eta tximista bezala aitzinatuko zitzaiola. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.
Ai Jimmy, ez duzu parerik! -zutik jarri eta atximur egin zion besoko giharrean-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Lelo aurpegi hori segituan aldatzen ez baduzu, atximur egingo dizut ipurtaldean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Gero atximur leun bat egin dio, mendeku apur bat hartzearren, eta kalera bultzatu du, elurrez erabat hustu beharrean ari den zeru hitsezko maindire azpira, zakur abandonatuen antzera ulu egiten duen haizera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.
Atximur txiki bat egitekotan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.
Ez zen, ordea, itsas ahaltsuaren neurririk gabeko basakeria hura Noraren txundimenaren kausa ez bakarra ez lehena, gero eta atximur gehiago eragiten baitzizkioten bere bihotz ederberan Andreasen gorputzak, sasoiak eta haren izaera osoari zerion segurtasunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean, irribarre seduktore batekin hanka egin baino lehen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.
Hortxe utziko haut, gezurretan jarraituz gero, eta Muchek atximur egingo din. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
Emakumeak ere zakiltxoan eta pottottan atximur egiten die; ondoren, atzetik jartzen zaio Gizonari eta, azazkalez sorbalda urratzen dion bitartean, pepino moduko zer edo zer sartzen dio ipurditik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 104. orr.
-Atximur egin zion mahukan gizonari, adarra joaz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Ai Jimmy, ez duzu parerik! -zutik jarri eta atximur egin zion besoko giharrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.
Aulki batean erdi kolokan nengoen, bakarrik edateaz etsita, eta orduan, zizt, atximur egin zidaten besoan, hain zuzen ere, bakearen sinboloa neukan azal puskan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.
-Perbertitu halakoa! Lelo aurpegi hori segituan aldatzen ez baduzu, atximur egingo dizut ipurtaldean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
-Gero gerokoak! -esan du besteak, titimuturretan atximur eginez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 48. orr.
"Ez esan itsuskeriarik, Pantxo!", esan zion Martinek besoan atximur eginez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.
Bularralde gantzatsuan atximur egin ziolarik, esan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Modu hartan Autodidaktaren begietara estalirik geratzen zela, eskua ibili zen pixka batean eta gero bere inguruan hasi zen haztamuka eta, ondoren, ilehori lodiaren besoa aurkitu zuenean, atximur egin zion bortizki. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.
atximur egin zion (4); atximur egiten zion (3)