Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxilotu, atxilo(tu), atxilotzen (ETCn 92.775 agerraldi) 1 du ad atxilo hartu.

Denbora: existitzen ez den abstrakzioa eta jendakia, jendaki denetik, neurtzen, zenbatzen eta atxilotzen saiatu dena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 35. orr.

Polizia bera ere, Ertzaintzakoa izan edo izan beste segurtasun zerbitzuren batekoa, euskaraz irakurtzeko gai da, edo hala ematen du bederen, norbait atxilotu eta berehala itzultzen dituztelako, ez dakit ongi ordea zein hizkuntzatatik zeintara, han eskuratutako dokumentuak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 25. orr.

Carlos atxilotu egin zutela bertako kanposantuan hilarri bat mailukazoka txikitu nahian aritzeagatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Telefonoak jo zuen halako batean, orain eseki berri duen telefono horrek berak, eta gizon ahots ezezagun batek jakinarazi zion, poliziaren izenean, bere semea atxilotuta zegoela.     «Bizia lo», 2003 - 39. orr.

Arantxaren aitak gudariekin batera egin baitzuen gerra, Jagi-jagi batailoian; frontean atxilotua, hiltzera kondenatua, heriotza-zigorra kendu zioten azkenik... kartzelaldi luze baten truke, hori bai, itzalean zortzi urte egin behar izan baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.

Zaurituak, atxilotuak, deportatuak eta orotariko egurtuak eta kaltetuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Atxilotu zituztelarik ere izan zuen zer ahantzi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 80. orr.

Bidean atxilotuko ote ninduten, edota betiko garaitu, leizezulo baten hondoenean agertuko ote nintzen?  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 50. orr.

Epaileak bungalowen patioaren aurrean Dorothy eta biok atxilotu gintuzten bi poliziei deitu eta haiek gertatutakoa kontatu zuten: kotxe lapurtua Vine Streeten aurkitu zutela eta esperoan egon zirela Dorothy eta biok etxetik atera eta kotxerantz joan ginen arte.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 143. orr.

Dragoi gorri horretan Will Graham detektibearen historia kontatzen du, Hannibal atxilotu zuen detektibearena alegia.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 54. orr.

- Azkenengoz atxilotu nindutenean ez ninduan kapaz beste tortura saio bat agoantatzeko, benetan esaten diat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.

-Atxilotuko dut? -gihar-zakuak bere nagusiari, itxaropenez puztua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Lau atxiloturik, beste lau sasian, eta denak, hala espero dinat behintzat, norbaiten etxean barrabaskerian -Baby Suggsek bekainak igurtzi zituen-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

Pajetta, artean institutura galtza motzetan joaten zen mutiko bat besterik ez zelarik, atxilotu egin zuten eskolako bankuen artean faxismoaren kontrako orriak banatzeagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 87. orr.

Alejandro edozein aitzakiarekin atxilotuko zuela mehatxu ere egin zioan Noeliari.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.

Ez duk batere erraza izango atxilotzetik libratzen, izan ere, zerbait egiten hasita, a zer lardaskeria egin duzuen! - hasi zitzaidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Zazpi urte sasian eman eta gero, atxilotua izan zen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.

Erreportari batzuk atxilotuak izan zitunan eta gero eremutik bidaliak, edota heriotzara zigortuak...  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.

Baita susmatzen ere Edurneren desagertzeaz, baina gure susmo haiek baieztatzen edo ezeztatzen hasi aurretik gu geu atxilotu gintuzten: Gaizka, Hankapalo, Aloña eta laurok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 94. orr.

Zer zartakoa Normandiako lehorreratzearen biharamunean, doi-doia, atxilotu zituzten, gerla irabazia zelako usteak bihotzak denei argituak zizkielarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 49. orr.

Psikiatra bakar bat ere ez zegoen, egun batez guztiak atxilotu baitzituzten jendarmeek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Kolpistek euren egoitzak indarrez hartu eta kazetari asko atxilotu bazituzten ere, beste boluntario batzuek, ordea, jarraitu zuten kalean informatzen, gutunaren berri ematen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Herenegun atxilotu zuten ustezko terrorista gela erdian dago, aulki deseroso batean eserita, eskuak eta hankak lotuta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

Epaitegiko funtzionario bi ziren, ni atxilotzeko agindu batez hornituak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 22. orr.

Gipuzkoako gizon entzutetsuenetatik hamasei bai, gutxienez, atxiloturik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

Ardo-hatsa zuen, eta hortik atera nuen atxilotu berria zela; bailarako azentua zuen, baina ez zuen ematen baserritarra zenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

Atzo ene lau adiskide atxilotu zituen eta, Jainkoaren graziarekin, zuek eguraldi gorriagoa izango duzue...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Atentatu haietako asko suizidatzat jo daitezke, egileek ondo asko baitzekiten berehala atxilotu eta hil egingo zituztela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Eta aukeraz baliatu zen doktore jaunaren pasadizo bat errepikatzeko, haren esanetan 1961eko Gabon gauean bi morroi atxilotu zituzten kalean mozkorturik eta gora Neru esanez harrapatu zituztelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 37. orr.

Pertsona bat baino gehiago atxilotu eta utzi zuten libre.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

Baina ez ahaztu atxiloturik zaudela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 352. orr.

Ertzaintzaren Gernikako komisariaren aurrean zegoen, beraz, eta faxistek atxilotu zuten lekutik gertu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.

Guztiek dute lasaitasuna ematen dien datu bat: gaizkileetatik %5a baino ez da atxilotua izango.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

Orduan atxilotu zuten, eta handik gutxira fusilatu ere bai.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.

Oraindik gogoan du nola ospatu zuen, lanetik etxera itzulitakoan, alemaniarrek Janovski atxilotu eta desjabetu izana.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 38. orr.

Baina anaia aurkitutakoan, anaia atxiloturik bere aurrean ikusitakoan ikasi zuen aberria bat zela, eta odola bestea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.

Eta hara zer erantzun zidaten: honelako une batzuetan alkatea atxilotuz gero, arazoak berehala hartuko zuela izaera politikoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 341. orr.

Oso zibilizatua da dena, ez uste: hogeita hamar kide atxilotzen dituzte aldioro eta manifestariek hautatzen dute nortzuk izango diren atxilotuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Dreyfus izeneko ofizial frantses judu bat atxilotu, degradatu eta hil arte erbesteratzearekin zigortu zuten, espioitza kontu bat zela eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Sakristaua atxilotzen edo hartzen dute bortizki; nahi diote aitorrarazi urreria hori non atxikitzen zuen gorderik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,8

2 (era burutua izenondo gisa)

Jende atxilotua, jende egurtua, batetik bestera alderrai.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Amonaren esanetan, aitak zauritua zangan utzi izan balu, frantsesek bertan garbituko zuten, atxilotu elbarriek eta gaixoek endredoa besterik ez baitute ekartzen; halaber, kontu segurua zen zaurituari laguntzen gelditzen zena ere atzeratu egingo zela, eta frantsesek biak harrapatuko zituztela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Atxilotuen artean Goldsteinen etxera isilpeko txostenak eramaten zituzten mezularietako batzuk ere harrapatu genituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

[...] Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera [...]  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Presozainen ontasuna da, beren askatasuna arriskatuz, emazte eta amei zuzendutako atxilotuen gutunak pasarazten dituztenean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 42. orr.

Nik ekin eta ekin egin nuen, poliziak atxilotuekin bezala, baina argirik piztu gabe, polizien foko itsugarria Dabiden begietara zuzendu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.

Eskuak jaso zituen, atxilotu baten antzera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 174. orr.

Baina lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea, eta laguntzaileak begira zituela oharturik, hortxe eman zion lehen zaflada atxilotuari, gidoiak agintzen zuen bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Atxilotuetako batekin hitz egiteko modua izango dudala uste diat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

Atxilotua desmoralizatu nahi izan du txukelak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

19 atxilotuetatik bederatzi aske irten dira dagoeneko, eta zazpi espetxeratu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Frantziako polizia iturrien arabera, atxilotuak lo zeuden eta bortxarik erabili gabe egin zituzten atxiloketa guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

arratsaldean atxilotu (12); atxilotu bat (14); atxilotu batek (11); atxilotu ditu (141); atxilotu ditu poliziak (17); atxilotu dituzte (331); atxilotu dituzte bilbon (16); atxilotu dituzten (16); atxilotu du (73); atxilotu dute (303); atxilotu dute bilbon (34); atxilotu dute donostian (12); atxilotu dute gasteizen (16); atxilotu egin (186); atxilotu egin zituen (12); atxilotu egin zituzten (20); atxilotu egin zuen (25); atxilotu egin zuten (93); atxilotu egingo (16); atxilotu eta espetxeratu (18); atxilotu eta torturatu (17); atxilotu guztiak (12); atxilotu izana (11); atxilotu ninduten (15); atxilotu ondoren (41); atxilotu ostean (12); atxilotu zituen (381); atxilotu zituen atzo (84); atxilotu zituen ertzaintzak (17); atxilotu zituen espainiako (14); atxilotu zituen guardia (14); atxilotu zituen herenegun (18); atxilotu zituen poliziak (20); atxilotu zituzten (504); atxilotu zituzten atzo (50); atxilotu zituzten herenegun (11); atxilotu zituztenean (19); atxilotu zuen (533); atxilotu zuen atzo (98); atxilotu zuen ertzaintzak (58); atxilotu zuen espainiako (14); atxilotu zuen frantziako (15); atxilotu zuen guardia (29); atxilotu zuen herenegun (63); atxilotu zuen poliziak (14); atxilotu zuten (876); atxilotu zuten atzo (45); atxilotu zuten herenegun (35); atxilotu zutenean (67); atxilotu zutenetik (23); bat atxilotu (633); batera atxilotu (18); berehala atxilotu (17); berehala atxilotu zuten (11); bertan atxilotu (27); bi atxilotu (19); bi gazte atxilotu (14); bi gizon atxilotu (64); bi gizonezko atxilotu (19); bi kide atxilotu (13); bi lagun atxilotu (37); bi pertsona atxilotu (17); bilbon atxilotu (12); bost lagun atxilotu (16); bost pertsona atxilotu (13); emakume bat atxilotu (15); ertzaintzak atxilotu (22); etxean atxilotu (20); ez zuten atxilotu (12); gazte bat atxilotu (57); gaztea atxilotu (23); gehiago atxilotu (14); gizon bat atxilotu (262); gizona atxilotu (44); gizona atxilotu zuen (19); gizona atxilotu zuten (15); gizonezko bat atxilotu (125); gizonezkoa atxilotu (54); gizonezkoa atxilotu zuen (35); gizonezkoa atxilotu zuten (12); guardia zibilak atxilotu (16); hainbat lagun atxilotu (12); hamar lagun atxilotu (17); herenegun atxilotu (14); herrian atxilotu (15); hiru gazte atxilotu (19); hiru gizon atxilotu (22); hiru lagun atxilotu (24); hiru pertsona atxilotu (12); inor atxilotu (11); lau lagun atxilotu (17); ondoren atxilotu (11); operazioan atxilotu (34); ostiralean atxilotu (14); pertsona bat atxilotu (15); polizia operazioan atxilotu (11); poliziak atxilotu (41); zergatik atxilotu (15); zortzi lagun atxilotu (11); zortzi pertsona atxilotu (11)

atxilotua izan (30)

atxilotuak izan (38)

atxilotuen artean (25); atxilotuen eskubideak (11)

atxilotuta dauden (12); atxilotuta egon (15); atxilotuta eraman (21)

atxilotutako bi (16); atxilotutako hiru (19); atzo atxilotutako (11); bilbon atxilotutako (15); guardia zibilak atxilotutako (12); operazioan atxilotutako (24); poliziak atxilotutako (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus