Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxiloaldi iz norbait atxilo dagoen denbora.

Van Bovenen esanetan, neurria eraginkorra izateko atxiloaldi guztia grabatu behar da; atxilotua ziegan, galdeketa gelan, pasilloan edo beste edozein lekutan dutenean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Garai hartan Grifik jazarpena eta kartzela ezagutu zituen, erregimen faxistaren hondakinen eskuetan zegoen italiar Poliziak eta magistraturak, inongo frogarik gabe, bi urteko atxiloaldia ezarri baitzion.  Berria - Kultura   2006-04-26

Fiskalak 20 eguneko etxeko atxiloaldia eta egun bakoitzeko sei euroko isuna eskatu zuen, aginteari ez obeditzeagatik.  Berria - Harian   2006-05-10

Beste auzitegi batek sei urtera jaitsi zuen atxiloaldia.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Dela taberna zerbaiten ezkutaleku ote zen susmoagatik, dela tabernaria zipaio haietako baten andregaiarekin ibili zen errezeloagatik, begitan hartu zuten gure laguna, eta ez zioten arnasa hartzen ere utzi atxiloaldiak iraun zuen bitartean. Guardia zibilek bost egunetako atxiloaldian buruz ikasarazitako bertsioa errepikatu zuela bai polizia etxean egindako hiru deklaraziotan, bai epailearen aurrean eginikoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Hala, auzi-medikuak osasun azterketa egin dio, eta atxiloaldietan protokoloak agintzen duen bideo kamera bidezko grabaketak egiten ari direla dio oharrak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko atxiloaldia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus