Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar. «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.
Ikuspen haiek onartuak izan ziren: udalbatzak bilkura historikoa egin zuen, eta apaizak bere gain hartu zuen atxikipenak biltzeko lana. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.
Indarrik gabe uzten da jatorrian atxikipenak dituzten finantza-aktiboei aplika dakiekeen zerga-araubidea, baita deuseztatzen ere berorien eta Altxorraren Ordaindukoen gardentasun eza. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 35. orr.
Dena den, ohartzen da txakurrak berari dion atxikipen handiaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.
Erlijio berria zabaltzeko, seme-alaben mendekotasun erabatekoa kendu behar da, haiek atxikipen txikiagoa baitute ezarritakoarekiko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Atxikipen eta samurtasun sentimenduei beste arrazoi batzuk gehitzen zaizkie, hala nola segurtasun, erosotasun eta laguntasun arrazoiak, eta, horregatik guztiagatik, batzuentzat merezi du elkarrekin segitzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 286. orr.
Molekula hauek zelula mintzean daude eta hiru atal izaten dituzte: zitoeskeletoarekin elkarrekintzak izango dituen atal intrazelular bat, zelula mintzaren barruan dagoen atala eta beste atxikipen molekula batzuekin elkarrekintzak izango dituen atal estrazelular bat. ETC-entziklopedia Atxikipen molekula, Wikipedia
Atxikipen zelularrak mikroskopio elektronikoz nabaritzen ez diren baina biokimikoki eta funtzionalki froga daitezkeen zelula-zelula edo zelula-matrize estrazelularraren arteko loturak dira. ETC-entziklopedia Atxikipen zelular, Wikipedia