Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adiskidekor izond adiskideari edo adiskidetasunari dagokiona.
Burua jiratu zuen Eusebiak, eta konplizitate-keinuak "jakina" moduko mezua bidali zion aurpegiko giharrek eginiko morse adiskidekor batez-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 25. orr.
Ez dute itxura adiskidekorrik orain. Graxi ahizpa txikiaren lasaitzeko saio adiskidekorretan zinpurtzen zen, ondoriorik gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.
Haurrek begirune adiskidekorrik ez zioten eskaintzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.
Hortako, gizon indartsu-indartsu horietakoa izan behar zuen: ez zirudien artean haserre; alderantziz, atsegin eta adiskidekor. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 221. orr.