Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxikimendu (ETCn 11.191 agerraldi) 1 iz maite edo gogoko den zerbaiti edo norbaiti buruzko lotura.

Gainera beste kausa batzuek atxikimendurik eza areagotzen badiete - hala nola, gobernuaren gogortasunak, lurren jabetzari buruzko legeek behin-behinekotasun espiritua ematea -, galdua da dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 130. orr.

-Bizarrak nolabaiteko atxikimendua adierazten duelako Islamaren joera gogorrenarekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Hainbeste axola zizunari batere atxikimendurik ez diozula ohartzen zara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Izan ere hemen edozer argitaratzen da, eta laster sortzen dira jainko txikiak lehenengo nobelarekin, batez ere manifa honetarako edo hartarako atxikimendua adierazten badute.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.

Emazte bat edo senar bat, seme bat edo alaba bat, guraso bat, anaia bat edo arreba bat, atxikimendurik handienak bakarrik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Egun hartan, Huarte Donibanekoaren pasarte bat eman zion itzulgai Enrikek, izaeraren eta alderdi organikoaren, hots, gogoaren eta haragiaren arteko atxikimenduaz.     «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ostean haur haiek euren etxeetara itzuli zirenean, gurasoekiko atxikimendu eta maitasunik eza aitortzen dute.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

Nik beti egin dut maite nuen lana, eta iduritzen zaut zorionaren erroa hori dela, familiaren atxikimenduarekin batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 41. orr.

Errealismo sozialistarako atxikimendu gutxiegi, kosmopolitismo gehiegi eta kultura burgeserako arreta sobera sumatzen zioten Pasolini idazkariari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Atsegina hartzen baitu harengan, atsegin horrek ez baitio hutsik egiten, harenganako atxikimendua hazi zaio barruan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Nire ustez, gogamenaren "nagitasun" patologiko larria zen, pentsamenduz edo atxikimenduz hustua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Zama izugarria gertatzen zitzaizkion amaginarreba eta aitaginarrebaren atxikimendua eta umea etorriko zelako itxaropena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

-Zer gertatzen da? -galdegin zion Betti Zubiburu lehorreko zurginari, atxikimendu zerbait zion haurtzaroko adiskide bakarrari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.

Orgasmoak atxikimendua sustatzen duten erantzun kimikoak eragiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

Aitak ez die gauzei batere atxikimendurik, eta batzuetan iruditzen zait gaua pasatzeko estalperik ez izatea ere ez litzaiokeela axolako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Irudi multzo bakoitzak bertute bat sinbolizatzen du: adorea, leialtasuna, atxikimendua, edota beharra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Gainera, Herria astekarian idazten du eta ez ogibidez, euskarari eta euskalduntasunari dien atxikimenduaz baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Egin ezazu indar erakustaldi bat, errepika ezazu zein ausarta zaren eta zenbat erailko zenituzkeen, eta ez duzu ergelen atxikimendua baizik jasoko, lotiena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 84. orr.

Hunkigarria da ikustea nola Klarak etengabe baieztatzen duen Frantziskorengandik hartu duen bizimoldeari -erabateko pobretasunari bereziki- gorde nahi dion atxikimendua eta leialtasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Lehenago bertze batzuk ezagutu nituen, beti "talde" batekiko atxikimendua eskatzen zutenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Ez dugu uste orain arte azaldutakoak inolako kutsu ideologikorik duenik, hau da, pentsatzen dugu edonork onartzeko moduko ideiak direla horiek, norberaren nazio izaera edo atxikimendua bata zein bestea izanik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 210. orr.

Fausto, manikeoen buruetariko bat, Cartagon izan zen sasoi hartan sektakideen atxikimendua sendotu nahian, baina Agustini ez zion zalantzarik bat ere argitu, alderantziz, inoiz baino nabariago jabetu zen haren ezjakin barkaezinaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Ez atxikimendurik eman binako ikusmoldeei: begira zaitez kartsuki haien jarraitzetik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 65. orr.

Inondik ere ez zuen semeari errietarik eman nahi izan, horrek halako atxikimendua utziko baitzuen agerian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

Aurreko asteko sentipen xelebre haiek irrigarriak egiten zaizkit gaur: ez diet atxikimendurik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Aldi berean, ordea, hitz eraikitzaileak nahiko zituen, noski: Ignazioarekiko maitasunez edo halako atxikimenduz idatziak, behintzat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 8. orr.

Udaletxe aurrean manifestaldiak antolatu eta jende ezagunak bere atxikimendua adierazi die manifestariei.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Enpresari atxikimendua areagotzea: langileen motibazioa, partaidetza eta elkar-lana oso kontzeptu garrantzitsu bilakatu dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Sasoi horretakoa dut, baita ere, antzinako zeltar herri sendoaren egutegi zuhaitzekikoaren atxikimendua.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Hango herritarren atxikimendua, bistan da, irabazia zuten horiek aspalditik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Nire ustez, atxikimendua Estatuari, uste izatea bat datozela Estatua eta aberria, Estatuaren lurraldeak eta herri naturala, oso berria da, eta desastre hutsa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

Argudioak ondo zorroztu beharra zegoen besteak norberaren iritzira ekartzeko eta haien atxikimendua lortzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.

Horra psikoanalisiak errealitatearen proba deitzen duena, doluaren garaiko lan geldi saihestezina, hildako gurasoarekiko gehiegizko atxikimenduaz hasi eta, bizitzaren alde, gero eta desatxikitze handiagoez apaltzen dena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Egia erran ene egoeran, gizonen eta emazteen arteko atxikimendu itsua, amodioa deitzen zena, nekez uler nezakeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea, eta berak ere estimatu egiten zuela komentarioak norbaiti zuzendu ahal izatea; besterik gabe, inolako atxikimendu berezirik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Anatomia (eta gero kirurgia) izan dira Bennetten atxikimendu etengabeak, haren izatearen erdi-erdian kokatuak; eta berago da, bete-betean bera, bere lanean murgildurik dagoenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Erriberarekiko beti gelditu zait atxikimendu gaitza, gaur arte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.

XXI. mendea "nazioen arteko atxikimendu librearena" izanen dela eta Espainiako estatu proiektuan "soilik euskal herritarrek nahi badute" hartuko dutela parte esan zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Oraindanik, semeek amaren arreta gozoa ezagutuko dute, eta atxikimendu leialez jarraituko diete beti haren oinatz beneragarriei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Gorroto suminduak zein atxikimendu sutsuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Aurrerago zioen elkarrenganako atxikimendu ezkutuko batek lotzen zituela bien arimak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

-Osasunak, zerorrek esan duzunez, ez nau balentria demasetara bultzatzen; eta karlismoarekiko nire atxikimendu zaharrak ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Eta hainbeste epelkeriaren ondoren bizarra uzten hasiak direnez noizbait, patxada hautsita uhertzeari gain hartu diotelarik, nireganako atxikimendu zoragarri hau erakusten dutenean, agirretarron harrokeriak hartu nau, aitortu beharra daukat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 53. orr.

Arnasa hartu, hamarretik batera zenbatu eta ederki ikasiko zuen basandere honek zer zen izpirituarekiko atxikimendu oinarrizkoa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 112. orr.

Denok ditugu eginbehar biziak eta atxikimendu biziak, zeinek eskatzen baitute, eta arrazoiz eskatu ere, gure ahaleginik handiena...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.

Sarritan du solasgai; eta betiere halako laudorioz eta halako atxikimendu benazkoaz, non zure gutuna hartu arte, uste izan baitut hark bien arteko adiskidantza gisa aipatzen zuena ez zela maitasuna baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

Izan ere, Perurenak bizi den lurrarekiko atxikimendu irmoa eta jakinmin kasik patologikoa izaten ditu bere obraren abiaburu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Larunbatean Iruñean eginen den manifestaziora joateko atxikimendu agiria plazaratu zuen atzo Foruen monumentuaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

"Autodeterminazio eskubidearen aldeko gazteek" atxikimendu kanpaina abiatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Horretaz gain, atxikimendu zerrenda luzea jaso du Herritarren Zerrendak: orain arte 140 lagunena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

4 atxikimenduzko kontratu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Bestalde, ez dira onartzen atxikimenduzko kontratuetan ez eta kontratuetako baldintza orokorretan egindako foro aldaketak (Prozedura Zibileko Legearen 54.2 artikulua).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibileko ikasgaiak: pertsona, Itziar Alkorta, UPV/EHU, 2005

Bestalde, ez dira onartzen atxikimenduzko kontratuetan ez eta kontratuetako baldintza orokorretan egindako foro-aldaketak ere (Prozedura Zibileko Legearen ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibilaren Sarrera. Eskubide subjektiboa. Pertsonaren zuzenbidea, (L. Imaz), UPV/EHU, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus