Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxikiezin iz ezin atxikizkoa.

Artean eta literaturan bilatu nuen etxean mamu atxikiezinen antzean alderrai zebiltzan sentsazio eta sentimenduen mintzabidea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

Ternik, Paolak eta Mariok egongelako sofan izaten zituzten solasaldietan, aldiz, zerbait zegoen misteriotsu edo atxikiezin, niregan nahasian lilura eta izua pizten zituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 72. orr.

Zuhaitz adarrek aurpegia ferekatzen zidaten; eta aldian behin hostoren bat harrapatzen nuen hortzetan, eta gogotik murtxikatzen nuen, zergatik ez dakizula halako zorion gainezkako eta atxikiezin batez, halako indar mozkor batez betetzen zaituzten bizipoz horietako batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Eta bi orduz, alferrik hura salbatzen ahalegintzen nintzen bitartean, danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten, ulertezinezkoaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Gizonaren indarra baino gehiagoko zorabioa sentitzen nuen haren ondoan, Atxikiezina, Ikusezina, Hila zeuretzeak ematen duen poz sakon, azaldu ezina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 201. orr.

Baina uretan nahasten ikusiko ninduke; eta gure pozoiek izango lukete eraginik, gainera, haren gorputz atxikiezinean?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 335. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus