Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atx 1 iz mina, ezustea edo nahigabea adierazteko hitza.

Atx, lerro hau okertu zait!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.

Berak "atx!, atx!" egiten du, nire ile latzek zauritu egiten baitiote azaltxo guria.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 147. orr.

-Atx! -kexatu zen Imanol.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 146. orr.

Atx!  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

Zuk, Lidia, Téleforen lepondo gorria laudatzen duzunean, eta bere beso argizari kolorekoak, nire gibela, atx!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Atx!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Atx!!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.

2 atx-atx egin (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Harritua gelditu zen, eta apolarrua atera zitzaion, aitzineko aldeko tresnak odol artean nolanahi barreiatuak, eta Elisa negarrez, atx-atx egiten zuela, ikusi zituelarik, minak bere gorenean. ETC-literatura, saiakera   Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014

3 atx egin (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Atx egiteko artean, belus eta saten beltzez, kapelu bele lumaz apainduez eta atxabitxizko jipoi leinurutsuz bete zen Lyongo errege jauregia. ETC-literatura, saiakera   Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza, Elkar, 2009

Zeinak atx egin gabe erortzen baitziren zorura, heriotza izoztuko orbitekin guri begira. ETC-literatura, saiakera   Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iñigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013

Atx egiten du euskara egoera diglosikotik atera nahian, eta iaz ere ez du huts egin zeregin horretan. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus