Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atun 1 iz Thunnus generoko arraina, bereziki hegalaburra (Thunnus thynnus). ik hegaluze.

Entsalada handi bat ari da atontzen Luzia, hau dun ene jakirik gogokoena, esan berri dio Lucyri: letxuga, tomatea, tipula, piper berdea, arrautza egosia, endibiak, azenarioa, atuna, esparragoak, artoa eta aguakatea, izugarri gustatzen zaidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Berdin oroitzekoa larunbateko bazkaria, hor ere hiru herriak partzuer bixtan da, ziburutarrek hiru ehun eta zonbait lagunentzat prestatzen zutela atuna biperradarekin!  Herria   2003-06-05

Atuna zein berdela, arrantzaldia ahitzen zenean, amaieraren ikur eta ospakizun gisa, beste doinu bat paratu ohi zuen tabernariak, doinu parea hobeto esanda: "Eusko Gudariak" eta "Internazionala" elkarren segidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.

Donibane Lohizune eta Ziburukoalde hortan, galdetzen baduzu nolakoa izan den aurten atunaren sasoina, ez dautzute denek ihardespen bera eginen.  Herria   2001-10-25

Espantu egitekorik ez dute lapurtar arrantzaleek aurtengo atunaren kanpainaren ondotik.  Herria   2003-11-13

Uda honetako atunaren kanpaina kaskarrak eta itsaso komunitarioaren gora beherek egun hura ekarri didate gogora.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

Halatan zela soka-tira txapelketa, atunaren besta, dantza folkloriko emanaldi, denetan kausitzen zen, Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Ni ez nengoen hemen, atunetan genbiltzan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

Zokorik arriskutsuenetan jarduten zuen lanpernatan, atunetako amu bat ibili zuen hilabetean belarritako, guk arraunketa naturalean baino arinago eramaten zuen batela ziaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Atun handien aldamenean anaikor lokartzen zen, berdel eta liben artean esnatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.

Atun goxo-goxoa. Kontserbako atuna oso goxoa gelditzen zen tipula pixka batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Gero, maite diat ere holako marmitakoa egitea... atunarekin eta patatak saltsan-eta... piperrarekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 64. orr.

Ikusi ditut 70 urteko amonak inoiz atun lata bat probatu ez zutenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 150. orr.

Plateren eta azpilen artean, paper puska urdinez egindako azpi baten gainean botata, foie-gras ontziak eta kolore aldakorreko atun eta sardina latak ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen. kontserbazko atun-platera osatzeko patatak egosi zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Usaiako atun ontzia, txorizo puska bat, gasna, sagar eta laranjak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Donibane-Ziburuko Atun besta.  Herria   2004-07-08

2 atun gorri

Atun gorriaren kasuan ez dira arras jazkoaren erdira heldu (274 tona).  Herria   2003-11-13

3 atun hegaluze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bakailaoa pil-pilean? Txipiroiak saltsa beltzean? Piperrak bakailaoz beteta? Legatza saltsan? Atun hegaluzeaETC-prentsa   Goienkaria, 2006-07-14

4 atun moja (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Atun moja ("Thunnus obesus") Scombridae familiako ur gaziko arraina da, munduko itsaso tropikal eta epeletan (Mediterraneoan izan ezik) bizi dena. ETC-entziklopedia   Atun moja, Wikipedia

Honela, aurtengo uztailaren erdialdera, proba aitzidari moduan, oraindik aukeratu gabeko sei itsasontzik hegalaburrak eta atun moja "japoniar erara" harrapatuko dituzte ondoren han saltzeko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-05

"Atun moja" esate baterako, gure arrantzaleek oso gutxi harrapatzen dute, eta honelako erabaki batek bultzatu egingo lituzke horiek harrapatzera. ETC-prentsa   Argia, 2000-12-10

Gainera, Greenpeaceren arabera, beste atun mota batzuen kumeak ere harrapatzen dituzte: esaterako, Ozeano Barean aritzen direnean atun moja izeneko motaren kume asko harrapatu ohi dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-12

5 atun-plater

Arropaz aldatu zen, eta nola edo hala lehortu zelarik, Raimundo Silvak bazkaria prestatu zuen, kontserbazko atun-platera osatzeko patatak egosi zituen, horixe izan zen azkenik hartu zuen erabakia, zeuzkan aukerak, urriak, aztertu eta gero, ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau, horrela nahikoa suspertua eta energiaz indarberritua sentitu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.

6 atun txori (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

20.000 kilometro egiten ditu, esaterako atun txoriak zirkulu artikotik Afrika hegora. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-15

Guk atun txoriei martinak esaten diegu. ETC-literatura, saiakera   Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe, Elkar, 2008

7 atun zuri (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Harrapaketak murrizteak ez du soilik antxoan, eta neurri txikiagoan, legatzean eraginik izango, atun zuriaren harrapaketak ere murriztuko omen baitira aurtengo bigarren kanpainatik hasita. ETC-prentsa   Argia, 2000-01-09

Urte berri honen lehen hiru hilabeteetan erabaki liteke atun zuriaren harrapaketen murrizketaren gainean. ETC-prentsa   Argia, 2000-01-09

Atun gorria edo hegalaburra eta atun zuria edo bonito edo hegaluzea. ETC-prentsa   Herria, 2009-07-02

Atun zuriaren solomoa, mendrezka eta kokotea olioarekin eta gatzarekin nahasten dituzte, ez besterik. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-03-04

Hegaluzea eta antxoa dira euren produktu nagusiak: atun zuria eta Kantauri itsasoko antxoa. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-03-04

Hegaluzea edo atun zuriaren kasuan, 2000. urtean ez zen murrizketa berezirik ezarri, ez Europako Batasuneko uretan ezta nazioarteko uretan ere; dena den, arazo larriena arrantza-arteetan egon da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Herriko ekonomia, Yolanda Jubeto, Mikel Zurbano, Solange Mariluz (arg.), UEU, 2002

Hegal hitza erabili da, hegaluze (Sarda arda L.) atun zuriaren izendatzeko bestea, hegalaburra (Thunnus thynnus L.) atun gorria delarik. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atun besta (30); atun bestaren (5); atun lata (3)

suzko atuna (3)

atunaren arrantzaldia (3); hegaluzearen eta atunaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus