Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agatak izenak pentsagai zituen; alabaina, lankide bat bazuen ThÈrËse deitua izatea eskatzen zuena atsolutoki, gehienei eskapatzen zitzaion Tehexaren ordez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.
Jakesek nahi zuen atsolutoki Lakabira bereganatu, zedarrietan han hara zegoen iraztor heze baten trukean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.
-Hemendik hiru hilabeteren buruan, elkar ikusten ahalko dugu, Gexan, atsolutuki nahi baduzu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.
Eta Garaziren aitak, azoka egunean behintzat, atsolutuki baitzuen Baionara nahi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 335. orr.
Atsolutuki nahi dut etxaldearen segidaren hartzea markatu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
-Atsolutuki nahi baduzu ene herrirat etorri, zatoz, zatoz!. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 117. orr.
Seriosa bahintz, ez hintzen hola ariko, ene eskua atsolutuki hartu beharrez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.
Senditu nuen Colettek atsolutuki jakin nahiko zukeela zein izan ziren delako hitzak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.
Gaixo serorak nolako baldintzetan lanean ari ziren ikusirik, urrikitu zen Charles d'Abbadie d'Arrast, Etxauzko jauna, eta nola atsulutuki nahi baitzuen herriko nexkatxak eskolatuak izan diten, bere gain hartu zuen etxe eder baten eraikitzea eskola gisa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Naziek atsulutuki zilatu nahi zuten auzapeza nora suntsitua zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 50. orr.
Bainan ni ados niz, gisa guziz, dei orokorra zabaltzen dutelarik, atsulutuki bazterrak behar direla harrotu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 146. orr.
atsolutuki nahi (4)