Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsekabegarri izond atsekabetzen duena.

Triste zirudien, amak bezala; biei zerien halako goibeltasun atsekabegarri bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Assicurazioni Generaliko lan ordutegia -goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara, inoiz iluntzeko zortzi edo zortzi eta erdiak arte ere bai- txit atsekabegarri gertatuko zitzaion Kafkari, eta halatan bederatzi hilabete besterik ez zuen egin etxe hartan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Mirari hau aipatu beharra daukat bereziki: mila aldiz okertu nintzen, eta arras atsekabegarria izango zen hura, musika errepikakorra bezalakoa, nire okerrak aldiro-aldiro bestelakoak izan ez balira; kalkulu bakoitzeko, mila emaitza desberdin lortu nituen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.

Esan dezaket ez dela ezer atsekabegarriagorik, etsigarriagorik, zenbat ihartu garen egunik egun ikustea, egunik egun nabaritzea baino.Zer ere baitut egin, zure natura, ohore eta aldartearen atsekabegarri, hemendik dagit aldarri eromenari zor zitzaiola.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus