Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adiskideki adlag adiskidetasunez, adiskideen eran.
Taldearengana lasterka eta klarinetea jotzen zuena adiskideki besarkatu zuen Kastelak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.
Adiskideki errezibitu zuten eta, premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren, Ivryra zihoan metroan satortu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Batere Ibuztiko ostaler jaun andereeri afrunturik egin gabe (arras sanoki eta adiskideki hartu eta artatu baigituzte beti hainbeste urtez), erran behar dugu halere guk jaten ginuena baino ainitzez gorago eta barnago zoala jaun horiekilako solasa. Herria 2001-11-01