Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsekabe (ETCn 1.153 agerraldi) 1 iz gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. ik nahigabe; sufrimendu.

Errusiatik erretiratzeak eragin zion atsekabea gainditu eta beste eraso bat prestatu behar izana?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Bada esperantzarik guretzat, gure atsekabearen aurka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.

Atsekabeak erakartzen omen ditut, kanpandorreko orratzak tximistak erakartzen dituen bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

Atsekabearen arrastorik ere ez, ez zegoen mindua nirekin bere aita bezala, eta lasai esan zidan: deitu niri telefonoz!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

Horixe izan da Teresari ere esan diodana, ea amari nola eman diezaiokedan orain halako atsekabea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.

Migeli bihotza jauzika lotu zitzaion, bozkariotik ezustera eta ezustetik atsekabera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Eta ez du inork filme batean aterako zure oinazea, zure atsekabea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 169. orr.

Horrelako zoritxar batek berez dakarren atsekabeaz gain, erantzukizun berrien zama datorkio Paxkali bizkar gainera: bere geroa, etxaldearen segida, emakumeekiko segurtasun eza...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Honek hurbiltasuna, elkar maitasuna, anai ardura baino ere gehiago ama-ardura nabari du; Frantziskok anai Leoni agertzen dion etxekotasunak ederki erakusten du nola lagundu behar zaion atsekabean nahiz ilunpean dagoenari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Hau da, nahiz eta atsekabeak izan eta bekatuak egin.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 118. orr.

Urrutian, mendiez haratago, sute berriak pizten ziren etengabe, zerumuga gorritua zegoen eta mendietarantz goratzen zen, atsekaberen baten muinerantz.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.

Orduan ere ez nuen inolako atsekaberik sentitu; ez behintzat zizare bat zanpatuta sentituko nukeena baino handiagoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 109. orr.

-Hau atsekabea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 82. orr.

Haren aurpegian ez zen lotsaren edo atsekabearen zantzu izpirik ageri.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Harry autoaren atzealdean sartu zen, eta berehala haren ondoren Hermione, Ron eta, Ronen atsekaberako, Percy.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Ez, ordea, malkoei: atsekabeari eutsi ezinik, amets garaian neurera erakarritako maindireaz eta mantaz estali dut gaixoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Kontuz ibili, bazterrean utzi gaur abentura oro, zeren, onartzen badituzu, atsekaberik handienean murgilduko zara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Bere izateko arrazoia adeitasun erakuspenaren edertasunaz justifikatzen duen atsekabearen duintasun hori gabe.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 24. orr.

Pentsatu zuen, halako egoera batean, atsekabeak jotakoari zegokion itxura zabarra ager zezan igurikiko zuela Whittaker andreak; hark ere ageri beharko zukeen bezalatsu, nahiz eta neurrian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Norberaren sufrikarioak eta atsekabeak bestek aintzat hartu eta eskerturik ikustea bizkorgarria delako.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.

Aldika, begiratu, eta hasperen egiten nuen, harridurak edota atsekabeak arnasa hartzea eragotziko balit bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 131. orr.

Tristezia, atsekabea, malenkonia, nostalgia, nahigabea, dolua, samina, pentsatzen du, eta ez dio inbidiarik hiztegigileari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.

Pertsonak, ohiturak, jendearen pozak eta atsekabeak eta gizarteko gorabeherak ezagutzeko, aldiz, gero eta gogo biziagoa sumatzen dut.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

Irakasleak, atsekabeak jota, tiraderatik atera berria zuen liburua zabaldu eta, haien aurrean estreinako aldiz agertu izan balitz bezala, urduri eta totelka eman zien eskola.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.

Beti jakin ei du mutil bizkorra naizela, sentimendu sakonak dauzkana eta arduratsua, eta horrek apur bat kontsolatzen omen du hainbeste atsekaberen artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Han egon ohi da orein-begiak dituen neska zoragarri hori, baina ez dit beti jaramon egiten, eta halakoetan inoiz baino gehiago edaten dut, nire atsekabeak itoarazteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Baina hirugarren asmoa, arrakastari zegokiona, alegia, ez zen gauzatu eta gure lagunak bigarren atsekabea hartu zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 120. orr.

Haren atsekabea bihotzeraino sartu zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

-Ez dut zure kontuetan sartzeko asmorik, Ralph -esan zuen ahots lasaiaz-, zuk atsekaberik ez izatea besterik ez dut bilatzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 103. orr.

Egingo nuke Ada konturatu egin zela nire atsekabeaz, buruaz ondoko gela seinalatu, eta hitz beste egin baitzuen tupustean:  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

2 (izenondoekin)

Beste metodorik ez zen, emakumeak atsekabe handiak jasan ditu hori dela-eta garai guztietan, bere askatasuna errotik mozten zion horrek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Agurearen aurpegi zapalak eta begi ilunek ez zuten ezer adierazi, baina ahotsean atsekabe iluna sumatu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 126. orr.

Emakumeak, ordea, uste du ezen, seme edo alaba bat galtzen duenak atsekabe infinitua sentitu behar duela, Job santuarenaren parekoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

Jakina, amak atsekabe txiki bat izan zuen, baina Lockharten liburuak irakurrarazi nionetik, uste dut hasi dela ulertzen zein praktikoa den ongi prestaturiko azti bat familian izatea...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

-Atsekabe gaitza emango diok amari -ni neure buruarekin mintzo - baina oraintxe joan behar duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

Hala ere, nahiago izan nuen nire bidaia hura Joxanen aurrean isilik gorde, berak halako interes pertsonal bat baitzeukan nirekin, nik harekin ez bezala, eta ez baineukan batere gogorik gure zuzendariari atsekabe sentimental bat emateko, are gutxiago haren tratu eta mesedeak galzorian jartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

1902an hil zen, bere eskukoengan eta gustu oneko pertsonengan atsekabe hunkituak eraginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Bakean zegoela sentitu beharra nuen, egiazko beharra, bizitzako ardura xumeetara guztiz emana zegoela, nire arimaren atsekabe nahasietatik kanpo eta urruti zegoelako zorionean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.

Han atsekabe izugarriak jasan omen zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

Atsekabe larriaz betetzen zaizkit bihotza eta gogoa -dio Homerok Iliadan- gizabanako bat bere boterearen gehiegikeriaz baliaturik bere berdinari iruzur egiten eta etekinak lapurtzen saiatzen den bakoitzean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.

Probintzietan, berriz, atsekabe izugarria zabaldu zen juduen artean, erregearen dekretua jakitera eman zenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 135. orr.

Consuelo gure arreba txikiena orduan jaio zen eta padrek atsekabe galanta hartu zuen ez zelako mutila izan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 152. orr.

Atsekabe samur batek biltzen du betikoz joan denaren irudia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Beldur aitortu gabea sentitzen zuen egiatan, atsekabe luzeek argalduriko mutil hura aurrez aurre zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Ahuspez etzanda zegoen eta zaratarik gabe ari zen zotinka, ezin jasanezko atsekabe larriz, jendeak bizitza baten galeragatik, behin betiko galdutako bizitza handi batengatik soilik negar egin dezakeen eran.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estetika eta etika aldetik atsekabe bidea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Apur batez buruaz baietz eginez erantzun du, atsekabe aurpegiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 32. orr.

Argazkiaren oin-oharra irakurri nuenean ez nintzen larritu; atsekabe-ziztada bat sentitu nuen nire baitan, asko jota.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.

Diruaren zama nonbait - zehaztu zuen, atsekabe itxuraz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

Gero, gorantz begiratu zuen eta, bere aurpegiaren azal nekatuan atsekabe-imintzio bat erakutsiz, keinu bat egin zion zerbitzariari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Gogora zaitez zure zorion egunetan eta zure atsekabe egunetan ama zurekin duzula, inork ez du hori hiltzeko ahalmenik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 31. orr.

-Patu gaiztoa -esan zuen ironiaz, atsekabe-keinu batez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Parrokiaren barruan zein kanpoan, atsekabe aurpegiak eta isiltasuna izan ziren nagusi hileta elizkizunak iraun zuen bitartean.  Berria - Kirola   2004-10-26

4 atsekabe eman

Areago, Jaunak bere errukian dohain hau eman dit: atsegin edo atsekabe ematen diodan gauza guztiez otoitzean ezaupide argia izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 684. orr.

Epe laburrean Gamesak bi atsekabe eman dizkie inbertsoreei.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Bada atsekabe ematen didan beste gauza bat, au da enzutea euskaldunak gaizki esaten ta auzitan bezela batzuek besteakin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 56. orr.

Ez du gogo onez umilarazten gizakia, ez dio gogo onez atsekabe ematen.  Elizen arteko biblia   Nk 3,33

5 atsekabe hartu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

-Barkaidazu -esan zion medikuari-; mutil horrek galdetu du ea noiz izango den gauza berriz ibiltzeko, eta atsekabe hartuko nuke gezurra esanda.  ETC-literatura, saiakera   Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008

Gezurra zirudien hura bezalako gizon batek, bizitzan hainbeste atsekabe hartutakoak eta harlauza haren aurrean eserita hainbeste denbora igarotakoak, horrela ibiltzen jarraitzeko gogoa izatea oraindik. ETC-literatura, saiakera   Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013

6 atsekabea eman

Kanpoko gauzak galtzeak atsekabea ematen badit, gauza ziurra da kanpoko gauzak ditudala maite nik, eta beraz, atsekabea eta nahigabea ditudala maite errealitatean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 15. orr.

Behin batean, deabrua, anai Juniperori izen ona kendu eta atsekabea eman nahian, tirano txit gogor batengana joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Atsekabea ematen badu ere, errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiz.  Elizen arteko biblia   Nk 3,32

7 atsekabea hartu

Baina hirugarren asmoa, arrakastari zegokiona, alegia, ez zen gauzatu eta gure lagunak bigarren atsekabea hartu zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 120. orr.

Pronostikorik ere ez du eman azken boladan, askotan gertatu baitzaio data jakin batean jokatzeko prest egongo dela esan ondoren, atsekabea hartu behar izatea.  Berria - Kirola   2006-03-29

Hogeita hamar zentimoko gauza bat hogei zentimotan erosi zuela iruditzen bazitzaion, sekulako atsekabea hartzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Atsekabea hartuko dute askok, baina zulo beltzak ezin dira erabili beste unibertsoetara bidaiatzeko».  Berria - Gaiak   2004-07-23

Zertxobait lasaitu egin zela zirudien, baina ez zuen etsi ni erabat ikaratu arte: lagundu egin beharko niola polizia-etxera, nire gurasoei deitu beharko ziela, a zer atsekabea hartuko zutena nire ibileren berri jakindakoan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

8 atsekabean lagundu

-Atsekabean laguntzen dinat, Nekane.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 138. orr.

Damu dut zure aitarena, baina ez naiz atsekabean laguntzera etorri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 43. orr.

Joben hiru lagunek -Temango Elifazek, Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek-, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko.  Elizen arteko biblia   Jb 2,11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus