Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta honekin ez dut obedientzia gaitzesten, handinahia, alferkeria eta atseginkeriak baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.
Horregatik, bere konbertsioaren hasieran, negu min hotzean, espirituz sendo eta kartsu, jelaz edo elurrez betetako zulo batean murgiltzen zen maiz, etxe barruko etsaia bere agintepera ekartzeko eta garbitasunaren soineko zuria atseginkeriaren sutetik gordetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Gu ere, noizbait, burugabe, errebelde, bide-galdu, edozein grina eta atseginkeriaren menpeko izanak gara, gaiztakerian eta bekaizkerian bizi izanak, gorrotagarri eta elkarren gorrotatzaile. Elizen arteko biblia Tt 3,3
Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean. Elizen arteko biblia Ap 18,9
Egun-argitan atseginkeriatan ibiltzea dute gogoko; jende nardagarri eta ustel hori lizunkeriatan gozatzen da, zuekin jan-edanean ari diren bitartean. Elizen arteko biblia 2 P 2,13
Lehen kasuan, ameslariak, edo zaleak, objektu normalean ez hutsal batek erakarri duelarik, harexek sortutako ondorio edo iradokizunen nahasmenean, pixkana, gogotik baztertzen du oharkabean delako objektua, harik eta, sarritan atseginkeriez betea den ameskeria hori amaitzen denean, incitamentuma, edo gogoeten lehen kausa, osorik desagertu edo ahaztu zaiola konturatzen den arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.