Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsegingarri (ETCn 1.153 agerraldi) 1 izond atsegin ematen duena.

Nik esan ohi nion kristauak epe luzeko hedonistak zirela, epikureo hutsak, munduko plazerrei uko egiten zietenak gero paradisu askoz atsegingarriagoa eskuratze aldera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Hura ere, alta, ez zen memento atsegingarria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

Nori zaio atsegingarri uztarritik tiraka aritzea eta arrastaka eramatea?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Sadek liburu honetan bide alternatibo bat erakusten du, libreagoa, atsegingarriagoa eta bakoitzaren gurari eta zaletasunekin begirunetsuagoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Udazkena. Sasoi hau izan zait ene bizian luzaz atsegingarriena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Horren ondotik, Corsa zuriaren kontra zamalkatzen nuenekoa osagarri bat baizik ez zen, nahitaezkoa bai, baina istant batean piztu-iraungi egiten den pindar atsegingarriaren mailatik harata egiten ez zuena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 30. orr.

Eta, Mullerren sistemaren propagandista zen aldetik, atsegingarria gertatzen zitzaion ikustea zaindariak harridura nabarmenaz begiratzen ziola; eta, erantzunik jasoko ez zuela jakin arren, behin eta berriro esaten zion begirazuloan ageri zen begiari:  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.

Denak ahanzten zituen, ordea, lo-gelako mirailaren aitzinean zutun plantatzen zenean: bertan eta berehala inguruan zebilzkion gizonei atsegingarri agertzeko mila arrazoi finkatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Arrazoiren batengatik, katua ikustea atsegingarri gertatu zitzaion, nonbait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Ea, mutiko -zaplada bat eman zion bizkarrean-, gonbida itzazu andereño atsegingarri hauek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Apainduria handiko lorategi batek eder ditu arrosak, kameliak eta tulipak, baina eder eta atsegingarri izan ohi du zuhaitz sendo baten geriza, hala nola haritz, arte edo ezki baten itzal babesgarria udako egun sargorietarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.

Ez dut uste hori harro egoteko moduko gauza denik, baina ziur nago atsegingarria izango zela oso.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 73. orr.

Hortaz, ez deritzote jauregietan bizi eta zetaz janzteari atsegingarri, ez eta bainuez, ukenduez eta lurrinez gozatzeari ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Egiatan diotsut mundua ez dela guk uste bezain atsegingarria.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Ontziaren kontuak pergamu berrietara aldatzeari ez nion hain atsegingarri iritzi, ostera, baina batez bestekoan pozik nintzen, ontziburuak bere ganbarako mahaian lan egin nezan utziko baitzidan, bertan izkiria nezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 113. orr.

Tersilla etxean izatea gustatzen zitzaion, atsegingarri baitzitzaion harekin egotea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.

Eta Lard kalea ere oso atsegingarria gertatzen zen, meharra, jende gutxikoa, Lingerie kale aldera ematen zuen arkuteria zabal harekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Oso atsegingarria da denontzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

Gogoko izan nuen luzaroan, atsegingarri, jardun modu hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

Denen buru, etxeko itzuli hori alde batetik atsegingarri izan bazen ere enetzat, ene gogo-bihotzak gehiago minberatu baizik ez zituen bestetikøø.!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 151. orr.

Eta, bai, gogoan dut une bat heldu zela non begiak hirurogeita lau laukietatik aldendu eta beste denbora-pasa atsegingarriagoren bat bilatzen hasi bainintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo, sentiarazten zidan gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak, lurperatu gabeko aspaldiko hilotzak balira bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Eskalatzailearekin hain bilera atsegingarria egin eta ordu betera, hitz horiexek neramatzan gogoan trabesturik, abuztuko astearte goiz horretan. ".. øgobernuburuaren galtzontziloen kolorea ereøø.".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Nolanahi ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegingarri izaten ahalegintzen gara,  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,9

Jarduera atsegingarria ekartzen digu gogora, baina aldi berean serioa ez den, ardura handiegiz hartu behar ez den gauza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

-Adizu, zu ere ez zaude gaizki... kontuan hartuta non egon zaren -esan zion Samek atsegingarri, irribarrea galdu gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

Diziplina honi erretorika deitu zion eta eginkizun xume baino beharrezkoago hau agindu zion, alegia, herria atsegingarri ugariz entretenitzea, bere ongiaren eta probetxuaren bila erakarriz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Zergatik gordetzen dugu horren oroitzapen argia, kutuna, gardena Lurrarekin izandako amodio minutu batzuez, sentipen zoragarri arin baten oroitzapena, bidearen bihurgune baten ondoren, ibar baten sarreran, erreka batean, topatutako paisajearen fereka, neska atsegingarri bat topatu izan bagenu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

Zer gauza atsegingarria!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Ikasturtearen lehenengo egunak atsegingarri gertatu zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Askatasuna eta zabaltasuna atsegingarri zaizkio Bennetti; lurrean bakan ikusi diodan mutiko-begirada ageri du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Iluna nekoso da adimenarentzat, begiarentzat bezalaxe, baina ilunetik argia ateratzeak, horretarako behar den ahalegina bide, atsegingarri behar du derrigor.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

Bai, Txek bazekien nirekin libre ibiliko zela eta mendietan barna elkarrekin ibilaldi atsegingarriak egingo genituela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 151. orr.

Bere irudiko, alemaniar izen bereziaren eta frantses zehatzailearen arteko loturak halako nahasmendu txundigarri eta arras atsegingarri bat eragingo zuen bere bezeroen gogoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

-Hauxe bai atsegingarria -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

2 (-ren atzizkiaren eskuinean)

Molde hori baliatuz ohidurazko deiadar ozenak gauaz ez du gehiago joko auzo hurbilen atsegingarri.  Herria   2004-01-15

Joan den larunbat aratsean musika eta kantu ederrik entzun da Izturitzeko elizan, bildua zen jendalde ederraren atsegingarri.  Herria   2003-11-20

urrezko diadema zeraman buru-zapiaren gainean, "Jaunari sagaratua" hitzak zituelarik zizelkatuta: ohore-ikur, goi-mailako lan, begien atsegingarri, apaingarri paregabea.  Elizen arteko biblia   Si 45,12

Modu estetikoa: irudiak ikuslearen atsegingarri izateko helburua du, hari sentipen (aisthesis) bereziak sorraraztekoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Goizean aparatuak muntatu baino ez zuen egiten, begiaren atsegingarri besterik ez bazen, eta gero arratsaldean desmuntatu, arauekiko zintzo; egunean-eguneango berri-emateak fantasia hutsez egiten zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus