Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsegindu, atsegin(du), atsegintzen da/du ad atsegin hartu.

Horren ondotik, bigarrenarengana jiraturik, gizon ttiki flakoxta bat ikusi zuen, eta atsegindurik esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Aldaketa harekin atsegindurik, utzi egin zion lehengo mingostasunari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

-Nahi nuke, aita... baina, aldi berean, ez nuke, zu atsegintzeagatik, Jainkoa atsekabetu nahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Lilith Espiritu Gaiztoen Erregina oin baten gainean dantzatzen zela esan zuen, eta era guztietako gauzak egiten zituela bera atsegintzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Beraz, gehiago jakiteko eta, maila batera iritsiz, bere buruari lagundu nahi dionari bere espiritua atsegintzeko, eman dakioke banako azterketa, eta gero azterketa orokorra.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Noiznahi anaia Jiguêren emazteekin atsegintzen zen Macunaíma.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 150. orr.

Auzune horretako zerk atsegintzen zaitu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsegindu egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus