Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Billeteak erabiltzeak sortzen zion atseginbidearekin zuritzen zuen bere bakardadea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.
Estudioan lan egitea zuen atseginbide bakarra, beraz, eta egunean hamabost ordu eta are hemezortzi ematen zituen hantxe lanean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Koleraz beterik, ahantzi bide zuen saltoki hartan ezarria zuela bere uste guztia, eta dirua aurreratzea zuela atseginbide bakar, ondasunak gozatu gabe baina. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 231. orr.
Zuhurtziak eta nolabaiteko lotsak galarazten zioan Krisztinari, noski, nire aurrean, musikaren atseginbideetan hirekin batera bere burua abandonatzea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 194. orr.
Arren degizuet bioi ezen, txiki-txikitatik harekin haziak izaki, eta haren kide-kideko gaztez eta izamoldez, onar dezazuen hemen gure gortean geratzea denbora apur batez; hala, zuen lagunarteak atseginbideetara ekarri, eta atzeman dezagun ea, egokierak hartarako modua ematen dizueno, badenentz deus, gure ezkutuan, hala joa duenik, eta, agerira ekarririk, gure esku dagoenik konpontzea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.
Zenbait minututako eroaldia -nolabait esateko, ez baita munduko atseginbiderik handiena sobratzen zaion haragi pusketa non jarri asmatu ezinik dabilen ar astuna (txit astuna) jasatea-, hogeita bi hilabete ernari eta bi urte eta erdi umezain. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 107. orr.