Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atseginaldi bakoitzagatik 200 bat pezeta eskatzen dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 219. orr.
Pozik nengoen atseginaldi bat eman niolako. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 155. orr.
Ez nikek nahi, atseginaldi batengatik, eskuera ditudan hainbat gauza arriskuan jartzea, Anjel, garai hartakoak ahaztuak ez baditut ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 42. orr.
Berari egokitu zitzaion, bada, esperientzia gabeko emakumeari lehenengo atseginaldia ematea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.
Halako atseginaldia emandakoan, ostera mintzatu zitzaion izpildunari:[...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.
Arnasa pixka bat hartzeko atseginaldiak izan dira. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.
Gehiegikeria, iz. Moralaren arloan, neurritasunaren legea zigor egokien pean betearazten duen atseginaldia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.
Gainera, "euskara atseginaldiarekin eta jolasarekin identifikatzen dituen guneak behar direla" ikusten dute sustatzaileek. Berria - Kultura 2004-10-15
Eta aldian behin haien purrustaldiak iristen zaizkigu sarraski jadaneko sumatuari inguruka; eta batbatean Iparraldera aienatzen dira, urruti, eguratsean galduak atseginaldi haragikoi batez astinduz aidea hileta soinuan joaki taldean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.