Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsegin 1 iz (ETCn 33.718 agerraldi) iz gogoko dugunak edo gustatzen zaigunak eragiten digun sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera.

Itzulpenari dagokionez, oharrez bete zitekeen testu horietako bat da hau, baina ezinbestekoak iruditu zaizkidan batzuk bakarrik jarri ditut, Joycek irakurleari opa zion atsegina haren bideak asmatzen ere aurkitzen delako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 10. orr.

Beste zenbaiten arabera, Zeusengandik jaso zuen Tiresiasek igartzeko dohaina; gizakiei zailenetarikoa zaien auzi bat ebazteagatik jaso ere: alegia, ea nor den, gizona ala emakumea, maitasunean atseginik handiena hartzen duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.

Portzierto, ba al dakizue zer erantzun zion abadeak mutikoari? Sar zezala hatz erakuslea belarri zuloan, eta egin zezala hazka, orduan jakingo zuela zeinek hartzen duen jolas horretan atseginik handiena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 140. orr.

Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan: aitorrik gabeko atsegina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Marrazkiei begiratzeak nolabaiteko atsegina ematen zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Eta atseginak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 83. orr.

Hilen dut eta gizon nazkagarri honen odolean ihalozka ariko naiz, atseginaren mendekuz eta mendekuaren atseginaz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 150. orr.

Atsegina, erreusitzearen seinale zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Ni nintzen gela hartako irakurle bakarra eta halakoetan bakardadeak ematen duen atsegina gozatzen ari nintzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.

Irrika eskopikoa, ikusi beharra baliarazten duena, ez da, jakina, organo baten atseginari darraizkion oinarrizko irrika handi lehen mailako horietakoa, irrika orala, adibidez (abereak duen elikatu beharretik sortua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

On-gaitzak; atsegina eta atsekabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Delako liburua lehendik ere ezaguna eta irakurria baldin bazenuen, berriz, atsegina berritzen dizu, eta zeu ohartu ez zinen hainbat alderdi sujeritzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 9. orr.

Ez al duk uste horrek guztiak atsegina ematen diela?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Amets egiteak atsegina ematen digu, baita ekintza gehiago egiteko indarra ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 71. orr.

Baina bakanak dira halako atseginak harenean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Utzidazu atsegina ematen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Beharbada mendebaldeko pentsalaririk koherenteena, honetan, Sadeko markesa izango zen, krimenaren atsegina justifikatzeko, naturaren suntsigarritasuna aduzitzen zuena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Eta oroitzen dut ezen berriro egin niola irri orduan, eta atseginaren landarea sumatu nuela ezinegonaren lurretan errotzen, errotzen eta hazten, harik eta atsegina ezinegonari gailendu zitzaion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

2 (izenondo edo adizlagun gisa)

Pozten nau Elsa eta ttikien bidaia atsegina izan dela jakiteak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 7. orr.

Zorri bilaketak kontzentrazio handia eskatzen zuen, atsegina zen gero bilaketa eta, batez ere, zorria bi atzazalen artean ipini eta zanpatzea, eta krak soinuak mendekuaren sinbolismoa zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.

Zaunka segitzen zuen zakurrak eta, Joxe barrura zihoala, lepo-kokotsean egin zizkion Mandik esku atseginak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 113. orr.

Adibidez, denok dakigu azterketen sistema ez zaiela ez atsegina ez justua iruditzen...  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Usain atsegina niretzat, Putzu kaleko usain beraøø.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

Bestalde, ez zen batere atsegina lasai bazkaltzeko aukerarik ez izatea, eta goseak egoten nintzen haatik, gose zakar bat jabetzen zen nitaz plazara orduko; aireak, txoriek, zer dakit nik, eragina zuen nigan hirian geratzen zen natura hondarrak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.

Nolako fiertasuna hurrengo egunean, begia nora eraman letra haiek jo gabe, nolako hozkirri atsegina bazterretan komentatzen zirenak entzuten, mezuaren esanguraz bizkarrak harrotzen, dena jakiten zutenei galdetzen, arrebaren susmoa igartzen, brigadakoak argazkiak egiten ikusten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.

Edertasunaren kasuan, Hipias Handian ikus daitekeenez, kontzeptu hori ez zaio zuzenean lotzen atsegina eta baliagarria denari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Beti saiatzen naiz atsegina izaten telefonoz, baita alferrik denean ere.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 40. orr.

Baina denek barkatzen zieten, gazteak baitziren eta atseginak, eta azken batean ez zutelako inoiz ezer desohoragarririk egin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Giro alaia eta atsegina aurkitu dut, batez ere haurrek jolasean egiten dituzten barre algarengatik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 101. orr.

Eta hala ere isiltasun atsegina da, sama eder hori begi-bistan eta bere adatsa nire aurpegian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 115. orr.

Bat-batean plazerik atseginenak gozatzen sentitu zuen Norak bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Luis berria da, konpainia berria eta atsegina.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 44. orr.

Gizon atsegina da zuzendari jauna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

-Lehen esan dezu zure lankidia, Puntu, hain abots atsegineko mutil hori, gripiak jota daola, ezta?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 17. orr.

Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala, eta nire ustez oso ondo konponduko garela eta asko ikasiko dugula." Keinu egin zion Davidi, eta Padam Padam doinuaren notek bete zuten eskola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Ez da batere atsegina senarraren ondoan esertzea eta eterraren eraginetik esnatzean beste emakume baten izena murduskatzen aditzea, zurea aditu beharrean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.

Izeba Gloriaren egun on atseginak nire gogoeta bihurriak urratu zituen, hain juxtu ere, Anaren logelan bi gau lehenago izan nuen jokamoldeari zergatia aurkitzeko doi-doian nintzenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Gorputzeko parte batzuk ukitu eta horiekin jolasean hasten denean, ohartzen da horrekin oso sentipen atseginak dituela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Ez zen gizon atsegina notarioa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

Eta atsegina zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 62. orr.

Ez oso lorategi zabala, txikia baizik, hiri barrukoak ohi diren bezala, baina bai atsegina, itzaltsua, loretsua, isila, gogoetatsua esango nuke nik, ausartuko banintz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Atsegina iruditzen zaio Tuteratik lanera etorritako mutila.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 43. orr.

3 (izenondoekin)

Azken urte hautan estrenatu da Etxe berri modernoaren barnetan berriz ere atsegin bera ukan dute arduradunen itzain eta adixkideek toki alai eta begiko horien miresteko atsegin loriatua.  Herria   2005-04-07

Bazen jende haren ikusteko eta erran dute zenbaitek zer atsegin haundirekin ikusten zuten erregina, nahiz errepublikanoak izan.  Herria   2004-04-15

Eta pelegrinoak oso inpresionatua baitirudi, bukatu egingo dugu zita: "pentsa ahal litekeen baino aurpegi ederragoak, atsegin betezko leku batean bazeunde bezala".  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

- Atsegin handiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.

Atsegin handiz gonbidatzen dugu berori bihar goizeko 10etan Askatasun Plazan egingo den ekitaldi sozialean esku hartzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

Urteak urteei, zure aitzinetik desfilatzen diren pertsonaiak gero eta aspergarriagoak agitu eta bohème delako hori eramangaitza bilakatu ahalean, eguneroko lana txukun burutzeak ematen duen atsegin laburra baizik ez da gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Zurrun nabaritzen nuen neure burua, baina berak gero eta kementsuago egiten zidan; nire titi-muturrean pausatutako ezpainek bentosa bat ziruditen, handik niri atsegin esanezin bat ateratzen zidan bentosa leuna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Halako batean, lehenagoko soinu hura isildu egin zen, erabat, eta oso bestelako musika entzuten hasi ziren marinelak, musika ezti gozoa, musika atsegin tristea, marinel tabernetako soinu txikiak sortua bezalakoxea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Atzamarrak Pietatearen ipurmasailetan iltzaturik, segundo gutxi batzuetako atsegin eternala, gerri kolpez lagunduriko isurialdia, esprinterrek helmugako marra gainean jotzen duten giltzurrun kolpea-a-a-a...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Poema zahar anonimo horiek ditu nere gogoak bere guzizko, atsegin zahar ilun baten fragmento galduak iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Bestela, atsegin itzela da hemengo trigueña horiei begiratzea, eta areagokoa horiei liburuak eskatzea eta atzera itzultzera etortzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuetan ez dugu jakiten zer dakigun edo buruan zer darabilgun, idatzita ikusten ez dugun arte, eta jakiteko modu hori atsegin-iturri bihurtzen zaigu eta baita autoafirmazio era bat ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.

Bere oldarraren menera makurtzen dira beti zentzumen guztiak eta hala egin ezean, norberak jakiten du gezurretan eta alferrikako bidean dabilela, ez dagoen lekuetan atsegin izpiren baten bila.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Emaztea hedailo geratu zen, atsegin intziri mikorik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Atsegin edo desatsegin-sentipen bat" da afektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Nahiz eta edozein gizatalderi nonbaitetik etorri behar zaizkion aurrekariak, pentsatzekoa da Donostiak ere, gizarte orok bezala, izan dituela historian zehar festari, atsegin-pasari eta atsedenaldiari eskainitako tarteak.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Azken buruan, hemen aztertu nahi dugun gaia guztion esku - guztion aho - dago, denona baita hizkuntza eta denona atsegin gura.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Halarik ere, dakizuen bezala, lehengoan san Isidroren iduria erori zitzaigun buruz beheiti elizan, eta bertze san Isidro bat bai, onartuko nizueke, atsegin-sari gisa, hautsi zitzaigunaren orde, zeren, dagoen bezala, aingeruek ere ez baitute ezagutuko... eta nekez etorriko dira haiek, halatan, Urbiainerat, nekazarien lurren laboratzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batzu asetzen dira diru atseginez / Besteak kontsolatzen udan hunat jinez / Nik aldiz hoberikan badut hemen, zinez / Mendi hauk maite ditut amodio minez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 10. orr.

Gure irakurle-atseginak ere baditu bere erru-zorrak, eta nago ikaskizun ilun bat ez ote genezakeen atera horretatik  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Saint-Ange Anderea: Begien aurrean duzun Venusen makila hau, Eugeni, amodio-atseginen eragilerik nagusiena da: zakila esaten zaio; ez dago hau sartuko ez den gorputz-atalik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.

Halako dotoretasun bat bazuen Fogarty jaunak jasean, esku-atsegina zen haurrekiko, eta hitzak ondo ebakiz hitz egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Ez al dakusu nola sarritan elkar-atseginak lotzen dituenak kate komunetan oinazetzen diren?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.

Hain izan zinen samur eta begiko nirekin, gaueko lokal batean topatuarekin, hain dotore eta hain zinez begirunetsu eta hala ere hain grinatsu andra-atseginetan; berriro sentitu nuen, zorion zaharrean zabuka, zure izatearen berezko bitasun hori, adimena eta espiritua alde sentsualarekin nahastetik sorturiko grina, neskatila zure gatibu bihurtu zuena.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

6 atsegin egin

Honen poemak gaztelaniaz irakurtzeko aukera izan dut eta atsegin egin zaizkit, edo atsegin baino zerbait gehiago ere bai.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

Kiosko txiki batean posta-txartel banaka batzuk erosi ditu, saltokiko emaztekiari atsegin egitearren, nonbait.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.

Europar bat atsegin egin dakieke eskaintzen dizkien zenbait jakintzari esker; hori gauza ona da hasierarako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Radhak ahalegin guztiak egin zituen gizonari eta gizonaren etxekoei atsegin egiteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Ez gaitu, noski, janariak Jainkoarentzat atsegin egiten: ez dugu ezer galtzen ez jateagatik, ez eta irabazten ere jateagatik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,8

Elizkoiak baino ez-elizakoak gehiago eskukatzen ditut, atsegin garbikoak badira, hizkeraz atsegin dagitenak alegia eta asmakizunez gogoa ernatzen dutenak, nahiz-eta hauetakorik oso gutxi izan Espainian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.

Orai, bizi ditela, beti, Jesusi atsegin eginez.  Herria   2005-05-26

Beste aldetik, musikarien artean atsegin egin zaigu bi txirulen joaldia Bachen lanean eta etengabeko baxua Haendelenean.  Berria - Kultura   2006-03-05

Eta itzulera bidean ontzian ibilaldia atsegin egiten bazaigu eta erabiltzekoak zirenak gozatzen hasten bagara, ez dugu txangoa azkar amaitzerik nahi izango; eta okerreko erosotasunak zoriontsu egin behar gintuen aberria arbuiatzera eramango gintuzke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 282. orr.

Aitaren ondoan eman dituen egunetan ere Joxanek beti bezain atsegin egin dio berba Bibiri, dena ondo balego bezala, aitaren bihotzak azkena eman behar zuela jakin arren.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.

Zeren, lehenak, nahi ala ez, ez dakizkien gauzak egiten ditu; bigarrenak, berriz, ez dio nehori, bere buruari baizik atsegin egiterik, eta egiten ditu, bakarrik, bizian lehen direla dakizkien, eta, horrenbestez, ororen gainetik desiratzen dituen gauzak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 499. orr.

7 atsegin eman

Jainkoak begira nazala, Printze goihena, nik nornahiri edo ene sorterriko Errege onari berari atsegin eman niezaiokeelako uste izatetik, beste norbaiti kalte eginez hortakotz Jesu Kristoren Jainko aginduak hauts banitza!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 217. orr.

Ordurako Dabidek sabaiko argia piztua zuen eta niri, bikoteari atsegin ematearren, gaumahaietako lanparak ere piztea bururatu zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.

Lur jotzen du bere buruari atsegin emateko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Eta, orduz gero, ez zen gehiago Paristarra izan, ezta farfailgina ere; baizik eta Frantziako hirien jiran inguru-minguru ibiltzen diren emakumeon gisako, hilerrietako harrien gainean eseriak, bidaztiei atsegin emateko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.

Haiek ez zituzten ongi zabaltzen belarriak eta nik, atsegin ematearren, izugarri zabaldu behar nuen nire ahoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Bidarten Henriet xokoletakiek eta Baionan Loreztiako eztikiek gostu guzietako jendeari atsegin emanen diote.  Herria   2004-07-15

Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salbo izan daitezen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,33

Zakilmoko txikia ukitzen nion bakoitzean, busti-busti eginda topatzen nuen; horixe gustatzen zitzaidan, atsegin ematen niola adierazten baitzuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 84. orr.

Gizakien beldur eta minak, beste ezerk ez zion atsegin ematen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 158. orr.

Eta ehizakiak, laxaturik, konfiantza guztia harengan ezartzen zuelarik, denbora laburrean baino ez zion atsegin ematen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Deitu egin nuen atsegin emateko, noizbehinka izaten zituen aldi gozo horietako batean zegoelako, eta horietan ezin niolako deus ukatu; nire esku zegoenik, jakina.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 311. orr.

Gainerakoak, premiazkoak ez baizik eta atsegin emateko asmoarekin egiten direnak eta beren fintasunagatik askoz ere desiragarriagoak direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Limitearen nozioa agertu izanak atsegin eman ziola baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

8 atsegin emate

Biei zinea izugarri gustatzen zaie, eta horregatik erraza izanen zaizu haiei atsegin ematea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 235. orr.

Seguru, bi giza sexuen arteko larru-lanean, larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Beti bezala, historia ezagutaraztea eta atsegin ematea du helburu.  Berria - Kultura   2004-11-07

35. Handia zen haien poza, ez baitzuten ikusten eta ez baitzeukaten ezer hutsalik edo zentzumenei atsegin ematekorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

9 atsegin hartu

-Zakila gehienbat atsegin hartzeko tentetzen zaik, Onan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 12. orr.

Baina, jada errana dugun bezala, nehork ez du, bekaiztia ez bada, ene ezintasunaz eta atsekabeaz atsegin hartzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 527. orr.

-Ene aurrean, ni lekuko bakarra nauzula, eta zuk gogokoen duzuen moldean, gizonek bakarka atsegin hartzen duzuen moldean aritzea nahi dut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Orduan Minta Doylek, sena bikainekoa bera, bururik gabe esan zuen, baldar, ez zuela sinesten inork atsegin hartzen zuenik Shakespeare irakurriz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 106. orr.

Bere susmoan atsegin hartuta, armairura joan eta atea zabaldu zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 136. orr.

Biek bizkitartean atsegin hartu dute europano arduradunek gibelatu dakotelarik beren konduen plomuan ezartzeko epea.  Herria   2002-10-03

Dena den, lehen helburua jendeak atsegin hartzea da zuk gogoko dituzun gauzekin.  Berria - Kultura   2004-10-19

Haren ondotik joan ziren denak, etxea hustu zen eta burasoek atsegin hartu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Sasoi horretan elkar erakarri, elkartu, atsegin hartu, ernaldu eta, ondoren, bakoitzak bere bideari jarraitzen dio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 238. orr.

Zertan ari naiz hemen, neure burua zigortzen atsegin harturik?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Eta egiazko - ala gezurrezko - bere kontakizun haiekin atsegin hartuz-edo, pozoitze lanaren deskripzioa bidali zion, xehe-mehe, etxeko arratoiak akabatzeko ahaleginak balira bezain gordin idatzirik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Ikasle adigabea naiz... Atsegin hartzen dut eguzki hau gozatuz, ikasmahaiaren, klarionaren, arbelaren haur usain hori dastatuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

'Atsegin hartzen dut berori hemen ikusteaz! ' esango diozu itsaselefante horri euskaraz, egokia irudituko baitzaizu itsaselefanteari euskaraz egitea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

Haren gorputza argia da, soila, eta akatsgabea, bere erara; neska erabat hotz dagoen arren, atsegin hartu du gizonak, hainbeste non atseginaren gailurretik oharkabetasun hutsera amiltzen den.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 28. orr.

10 atsegin izan1 du ad

Hori da ezkonturte askoren emaitza: besteak atsegin duena norberari ere laket gertatzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

-Atsegin dut Sandor izena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 71. orr.

Atsegin genuen asteroko deia Oihanek eta biok, baina, bukatutakoan, goibelduta geratzen nintzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 27. orr.

-Horrela izango da! - bota zuen On Camillok, noizean behin zinikoarena egitea atsegin baitzuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 105. orr.

Joanes gizon irakurria eta galaia omen zen, emakumeek atsegin dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Aurrerantzean ere aintzat hartzekoa izatea espero zuen; atsegin gaituela iruditu zait.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 54. orr.

Lotsa gorria emango dizuete, hain maite zenituzten haritz sakratuek, hain atsegin zenituzten baratze sakratuek.  Elizen arteko biblia   Is 1,29

Nire lagunak diren txirrindulariekin mintzatzea atsegin dut, batez ere.  Berria - Kirola   2004-03-16

Atsegin du Joxek bere burua txantxangorriarekin alderatzea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 131. orr.

Hori dela eta, hurrengo batean ere ukitze, laztantze eta jolas horietara joko du, atsegin baititu, sentipen berriak eta plazerezkoak baitira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.

Eta esango dizut zergatik atsegin dudan horrela ikustea: Ordura arte liburuan agertzen diren gehienek herri kutsua dute, jende apala da, bentetako jende xelebrea, edonon susma daitekeen miseria gorria... Hemen, dukeen jauregian historia lasaitu egiten da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

-Biziki atsegin dinat gauzak esateko hire modu goxoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

-Atsegin nuke biok egun berean ezkontzea - esan zuen Xams Al-Dinek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.

11 atsegin izan2 zaio ad

Bere ondoan joateko agindu zion dukesak Santxori; oso atsegin zitzaiola, haren zentzu-esanak entzutea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 160. orr.

-Beraz, Ruche jauna, greziarrei izugarri atsegin zitzaien eztabaidatzea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Atsegin zitzaidan kandelen argia; horrela zerbitzariek ezin zuten ikusi nola gorritzen nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 148. orr.

Koadroa atsegin zitzaizula esan zenionean, beste bi lan txikiago ere bazituela erantzun zizun, tartean autoerretratu bat, gazte zenekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 134. orr.

Burduntziei ere atsegin zaie, baina ez ditugu horregatik larru beltzezko jantziz eta zartailu-astinduz atseginaren bila dabiltzan xomorrotxo txiki doilortzat zertan hartu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Atsegin izan zitzaizkien aholku haiek Holofernesi eta ofizialei, eta buruzagiek esan bezala egiteko agindu zuen Holofernesek.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,16

Korsikarrari oso atsegin zaizkio lizeoko ikasleak, haien aita balitz bezala zain ditzakeelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Atsegin zaie Melanie-Gloria; barretxoak egiten dituzte ateraldi gordinekin, eta barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Gudari biotz-gogortu aien artean ez baizan atsegin izango.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 131. orr.

Dardarka ari banintzen ere, atsegin zitzaidan karrika mortu haietan barrena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Atsegin zaizkit bere begi nabarrak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 150. orr.

12 atsegin-kontentu

Duda franko ibili ondoren deliberatu naiz hemen berriro ateratzera, nahiz horko zenbait esan-moduk ez nauten orain batere atsegin-kontentuz betetzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

13 atsegin-poz (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Estandarrak ez du grisa esan nahi, ez da atsegin-pozik gabea, eta ez da, batez ere, beti bera eta berdina zeinahi delarik ere darabilgun erregistroa.  ETC-prentsa   Berria, 2007-04-01

Alaitasun hark, gaztetasun hark, axolagabetasun hark atsegin-pozez gezurtatzen zituzten fraideen sermoi amorratuak.  ETC-literatura, saiakera   Parmako kartusia, Stendhal (Jon Muñoz), Elkar/Alberdania, 2007

Kontua da bizikletaren kulpagatik emakumeak beren kasa ibiltzen hasi zirela, etxetik alde egiten zutela eta askatasunaren arriskuaren atsegin-poz ttikiaz gozatzen zirela. ETC-literatura, saiakera   Emakumeak, Eduardo Galeano (Mikel Vilches), Txalaparta, 2019

14 atsegin-sari

Eta bertze san Isidro bat bai, onartuko nizueke, atsegin-sari gisa, hautsi zitzaigunaren orde, zeren, dagoen bezala, aingeruek ere ez baitute ezagutuko...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Eta zeren nik azal hura eta gorputz hura bainuen bazka eta gozotasun, Fortunaren present eta atsegin-sari!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 488. orr.

15 atsegin sexual

Egungo ohiko zentzu arruntean, giza sexualitatea sexuari dagozkion ezaugarri fisiologiko, psikologiko edo kulturalaren multzoa litzateke; bai eta ezaugarri horiekin lotuta dagoen pertsonarteko jarduera eta jokabidea ere, atsegin sexuala lortzera (orgasmoa lortzera batez ere) bideratuta dagoena.  Berria - Harian   2006-05-06

Saderen bizitza osoari begiratu eta haren azterketa egiten dugunean, haren ibilera libertinoak, haren eskandaluak, haren obra ugaria, haren antzezkizunak..., galde daiteke ea bere helburua, mila bide ezberdin ibiliz, atsegin sexualak bilatzea zen, ala maitatua sentitzea baino gura ez zuen haur izuti eta zalantzatsu baten zalapartak ziren haiek guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

16 poz-atsegin

Urte probetxugarriak izan ziren, oso arin joan zitzaizkidan baina, haizea bezain arin joan ere, eta ederkien nengoenean, nire zereginetara oso egina, nire hiritarren ona lortua, haien poz-atseginen, haien pena-tristuren lekuko zintzo bilakatua, orduantxe iritsi zitzaidan aitaren heriotzaren berria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Inoiz edo behin elkarrekin ikasten jardunak ginen: serioa zen eta ez zuen bere buruaren gupidarik, jeinutasunik gabe eta poz-atseginik gabe ikasten zuen (poza zer zen ez zekiela zirudien), parean jartzen zitzaion testuliburu--atal oro porrokatuz, meatzari batek tunel batean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

17 poz-atseginez

Dahlmann-ek poz-atseginez kontu egin zien vinchari, baietazko pontxoari, chiripá luzeari eta moxal-larruzko botei, eta bere artean egin zuen, Iparraldeko eskualdeetako jendearekin edo Entrerríos-tarrekin izandako eztabaida hutsalez oroit, halako gauchorik Hegoaldean baizik ez dela gelditzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Matienak, Fionnen errebelazioagatik poz atseginez irribarrezka, itaundu zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 155. orr.

18 poz-atseginezko

Lucius Malfoy jauna Hagriden etxolara sartu zen, bidaiatzeko kapa beltz luze batean bilduta, irribarre hotz eta poz-atseginezkoa ezpainetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.

19 sexu-atsegin

Izan ere, gizonezko haiek erabiltzen zituen sexu-atsegina lortzeko, eta indarrak galarazi arte eragiten zien egin beharreko lana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.

Sabaiari begira zegoen bikotea, sexu-atseginaren osteko lasaitasunaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

asko atsegin (11); atsegin baitzuen (10); atsegin ditu (14); atsegin ditut (11); atsegin du (29); atsegin dudan (9); atsegin duela (13); atsegin duen (17); atsegin duena (8); atsegin dugu (8); atsegin dut (72); atsegin duten (8); atsegin duzu (10); atsegin egin (9); atsegin eman (26); atsegin ematearren (10); atsegin emateko (18); atsegin ematen (30); atsegin ez zaiona (47); atsegin handia (62); atsegin handia ematen (8); atsegin handia hartzen (7); atsegin handia izan (7); atsegin handiagoa (9); atsegin handirekin (11); atsegin handiz (120); atsegin hartu (21); atsegin hartuz (7); atsegin hartzeko (8); atsegin hartzen (37); atsegin hau (9); atsegin haundirekin (7); atsegin hori (20); atsegin hura (8); atsegin iturri (9); atsegin izan (87); atsegin izan zitzaion (8); atsegin izan zuen (8); atsegin izango (38); atsegin izatea (9); atsegin izateko (8); atsegin izaten (12); atsegin nuen (23); atsegin zaio (20); atsegin zaiona (22); atsegin zaiona egin (15); atsegin zait (13); atsegin zaizuna (8); atsegin zituen (12); atsegin zitzaidan (8); atsegin zitzaiola (7); atsegin zitzaion (30); atsegin zuela (14); atsegin zuen (53); atsegin zuena (7); atsegin zuten (9); batere atsegin (26); berari atsegin (10); beste atsegin (7); biziki atsegin (10); buruari atsegin (8); egitea atsegin (15); ez ditut atsegin (8); ez du atsegin (9); ez dut atsegin (23); ez nuen atsegin (7); ez zitzaion atsegin (7); ez zuen atsegin (14); gehien atsegin (13); gizakiei atsegin (8); gizon atsegin (7); guztiz atsegin (9); hain atsegin (18); hari atsegin (7); hori atsegin (9); hura atsegin (10); ibiltzea atsegin (8); izugarri atsegin (8); jainkoari atsegin (19); jaunak atsegin (10); jaunari atsegin (71); jaunari atsegin ez (44); jaunari atsegin zaiona (16); nik atsegin (12); niri atsegin (11); oso atsegin (49); zer atsegin (7); zuri atsegin (8)

atsegina da (87); atsegina dela (11); atsegina den (9); atsegina egin (22); atsegina egiten (9); atsegina eman (13); atsegina ematen (28); atsegina ez (21); atsegina gertatu (8); atsegina gertatzen (10); atsegina hartzen (11); atsegina iruditu (10); atsegina iruditzen (14); atsegina izan (98); atsegina izango (17); atsegina izaten (15); atsegina zara (9); atsegina zen (78); atsegina zuen (8); aurpegi atsegina (7); bai atsegina (8); batere atsegina (37); batere atsegina ez (7); bere atsegina (9); bezain atsegina (8); ez da atsegina (9); ez zen atsegina (8); ezusteko atsegina (9); gauza atsegina (21); gizon atsegina (21); guztiz atsegina (11); hain atsegina (20); irribarre atsegina (7); jende atsegina (7); leku atsegina (7); neska atsegina (9); oso atsegina (96); oso atsegina izan (20); oso atsegina zen (10); sentsazio atsegina (8); zein atsegina (8); zeinen atsegina (7); zer atsegina (19)

baino atseginago (8)

askoz atseginagoa (8); atseginagoa da (9); baino atseginagoa (15); ezin atseginagoa (7)

atseginak dira (9); atseginak izan (16); atseginak ziren (10); dama atseginak (8); dama guztiz atseginak (10); guztiz atseginak (10); oso atseginak (25)

atseginaren atseginez (11)

familia guziaren atseginean (8); modu atseginean (16); oso modu atseginean (7)

atseginekin ikusi (7); atseginekin ikusten (11); atseginekin jakin (9)

atseginen bat (8)

atseginez egin (9); atseginez entzuten (8); atseginez hartu (15); atseginez onartuko (24); atseginez onartzen (19); berak atseginez (9); bila atseginez (7); jaunak atseginez (30); jaunak atseginez onartuko (17); jaunak atseginez onartzen (8); plazer bila atseginez (7)

atseginik ez (9); atseginik handiena (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus