Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atsegabetu, atsegabetzen du ad ipar atsekabetu.
Lagun bihurtu eta nola kontatu zenizkion baita zeure gogoeta ezkutukoenak ere: nola izutzen zintuen lehengora itzuli beharrak, nola atsegabetzen zintuen Abiadura Handiaren itzalak, nola itotzen zintuen Luperen eskeak eta, aldi berean, nola irensten zintuen Zorionan bizi beharko zenuen bakardadeak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.
Graxiren etxebizitzako leihoak hetsirik zeuden, eta beltzuri bat egin zuen, atsegabeturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.