Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor ikusten da zonbat karrekin bere margoen bitartez agertu dituen urtez urte beren arrangura, atsegin, atsegabe eta barneko minak. Herria 2002-08-15
Ezen gizakia ala da jaiotzaz, atsegabe ematen baitio urko lagunari min eragiteak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.
Ohartua ahal haiz hi ere mundu honetan nornahirentzat badela atsegin baino atsegabe gehiago! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.
Familiaren atsegabean parte hartzen dugu. Herria 2001-03-01
Gauzen dorpea eztitzen zuen barneko indarrak, mundu honen atsegabei zentzu bat emanez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 21. orr.
Adiskide batek erran dit egun batez atsegabeek gogortu nautela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 72. orr.
Bizi, lanean ari, deskantsuan, atsegin eta atsegabeetan, amodioetan edo samur. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 72. orr.
-Seme baten galtzea, hire adinean, badakik, atsegabe haundi bat duk, burasoentzat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.
Atseginean eta atsegaberako. Herria 2005-11-24