Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsedentoki iz atseden hartzeko tokia.

Atsedentoki bat itsas ondoan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Argi zegoen nagusia atseden hartzera soilik joaten zela etxera: areago zuen atsedentoki ezen ez bizileku.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Eta itsas ondoko atsedentoki horretarako lehen-mailako txartela zuen jaun eskuzabal horrek non aurkitu zintuen?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Batzuentzat Sabino Aranaren hobi sakratuaren gordeleku eta niretzat izeko-osaben atsedentoki, beste askorentzat euren kuttunena den legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Hamarrak baino lehentxeago heldu ziren plastikozko neon-argien hirira, itsasoak harroki ukitzen zuen Atlantic City-ra, non oholezko kaiak eta ibilbideak, pelikuletan hainbat aldiz ikusiak, atsedentoki diren jokalari berotuentzat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.

Hirugarren solairuko atsedentokian topatu zuen auzo batek, goizeko zortziak aldera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus