Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsedenleku 1 iz atseden hartzeko lekua.

Okertu egin naiz, Basse-de-Vieille karrika atsedenleku bat besterik ez zen: gauza zain dut Ducoton plazaren bestaldean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.

Horrela, txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala, halaxe ahalko duzu, gauza hauetan, bata bestetik zeuk ikusi eta gordeleku ilun guztietan sartu eta handik egia atera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Dirudunentzako atsedenlekua da, diskrezio handikoa egiaztatu ahal izan dudanez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

Gorpua zerraldoan sartuta zegoen, Usherrek eta biok eraman genuen bere atsedenlekura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Aterpea eta atsedenlekua eman ziela, haiekin kolaboratu zuela?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 50. orr.

Uda aurrera, gero eta behar handiagoa sentitu nuen zaldi paseoena eta Mandaskako bilkura haiena, zeren ez baitzen mundu honetan, "lainoen azpian", nik amestutako atsedenlekuarekin antz handiagorik eduki zezakeen ezer.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.

Nekez aurkituko zuen atsedenleku hoberik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Lorategia isil eta bakar baitzegoen, eta, udako azken loreekin, atsedenleku goxo bat baitzirudien jantokiko giro betegarriaren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Gogoa ematen ziola Entziklopedia berak hartu eta etxez etxe saltzen hasteko, Benito zenari atsedenleku duina eman ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 299. orr.

2 (izenondoekin)

gogoa ematen ziola Entziklopedia berak hartu eta etxez etxe saltzen hasteko, Benito zenari atsedenleku duina eman ahal izateko; eta zeinen errukigarriak ziren biak, Flora eta bera alegia, patuak ni bezalako alfer bat sartu zielako etxean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 299. orr.

3 irud/hed

Horrela, eszeptizismoa giza arrazoimenarentzako atsedenlekua da, non bere ibilaldi dogmatikoei buruz gogoetatu eta aurkitzen den lurraldearen eskema egin dezakeen, honela bere bidea aurrerantzean segurtasun gehiagorekin aukeratu ahal izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Mahai gaina zuen atsedenleku, berriz, akatsik gabeko liburu-ilara batek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.

Ezin zen eurekin gehiago kontatu pribilegioak gordetzeko, ezta baieztatzeko ere berriro (eta Jainkoak daki beharrezkoa izango ote den gaur egungo larritasunean) historiak, berak bai gutxienez, bizirik eta jarrai dirauela, bera dela auzitan dagoen gaiari dagokionean ziurtasunaren, adiskidetzearen, lo lasaituaren atsedenlekua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus