Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsedengarri 1 izond atsedeten duena.

Mendia saihetsetik igaro, eta haran berde, zabal, atsedengarri bat topatu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.

Atsegingarria zatekeen, atsegingarria eta atsedengarria, hilda egotea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Isiltasuna atsedena da, ez nekearen ondoren eta nekearen ordain sortzen den atsedena, baizik eta nekearen aurretikoa: ezer egin aurretiko gelditasun atsedengarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Laster, beroa sentitzen hasi nintzen biriketatik gora, baina bero atsedengarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Loreak eta irudi erlijiosoak, semearen heriotzaren minak zeharkatu dituen bihotzen lasaigarri, bizitzako nekeen atsedengarri.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Eskuzabal, atsedengarri, irribarre zintzo eta era berean pikaroa bere begi urdinetan, begira ari zitzaigun plazan zabalduta zegoen pankartatik, eta lagun egin zigun atsekabean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 11. orr.

2 (izen gisa)

Gizaseme heldu baten etsipena, mundu asko ikusi duenaren nekea suma zitekeen liburu horietan, eta aldi berean, atsedengarri gisa, inoiz zapaldu ez zuen lur baten ederra irudikatzeko premia -esan nuen, iruzur hori zergatik abian jarri zuen oraindik erabat konprenitu gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 180. orr.

Eta gurasoentzat ere atsedengarri handia da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus