Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsedendu, atseden(du), atsedeten du/da ad atseden hartu.

Adak burua atsedendu zuen nire bularrean, eta laztanka hasi zen, estreinako aldia balitz bezain kementsu, barrez eta urduri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Alegia, burua atsedendu zure magalean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 124. orr.

Ukalondoak belaunetan tinkatu, eta burua atsedendu zuen eskuetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Eskuak aitzur-kirtenaren gainean atsedendu eta, begiak kizkurturik, luzaz egon nintzen urrutira begira, hauts harrotan bilduta zetorrenaren isla osatu nahian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Udabidean turistak eta newyorktarrak, lehenak kameraz eta dena-ikusi-argazkitu-behar antsiaz, bigarrenak hiri zalapartatik minutu batzuetan atsedendu nahiz, eskailera horietan jartzen dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

Irudimena errebelatzen bazitzaion ere, atzenean lo hartu zuen, eta ondo atsedendu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

Hark, erregina zutitarazi, eta bere burua haren sorbaldan atsedeten du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.

Besteen behar direnak, besteekin laketzen, denbora betetzen, atsedeten direnak eta bakardadeak hormategi ikaragarri batetik igo beharrak edo basamortua igarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten dituenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Eta gizona leihoan bermatzen da ukondoz, izarpean, lotan dauden haurren, etorri behar duen ogiaren, hantxe, hain hauskor eta guri eta iragankor, atsedeten ari den emaztearen loaren arduradun.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

Hego Afrikako san tribuetako gizonek gaitasun hori baliatzen dute oraindik eguneko ordurik beroenetan ehizan dihardutenean: abantaila dute atsedeten dauden animalien aldean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Lasai dago lotan, gozo atsedeten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua atsedendu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus