Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsedenaldi iz atseden hartzen den denbora.

Poza eman zion hainbeste ibili eta gero atsedenaldi bat egin ahal izateak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Nekazari, artzain eta mendizale askorekin geratzen gara berriketan, bidean atsedenaldi bat eginez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 159. orr.

Atsedenaldi bat hartu dut, jaun André, hainbat orriren berrirakurtzeko profitatu dudana, eta zer erranen dizut, bada?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 136. orr.

Aitzineko asteetan eskualde hura zapuztu zuten euri eta elurrek atsedenaldi bat hartu zutela zirudien, baina, herriko zaharrenen arabera, aro triste horrek uda mineraino iraun zezakeen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.

Uste du proba guztiak gainditu dituela, eta ez da konturatzen, bera landugabea eta ezjakina delako, atsedenaldi labur bat bakarrik eman zaiola erasoaldi berrirako presta dadin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

Atsedenaldi labur bat besterik ez zen izan, arratsaldea ere goiza bezain luze baitzetorkion, noski, erizaindegian zain zeuzkan barneko gaixoak zirela eta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Atsedenaldi laburra egin zuten harana zeharkatu aurretik eta gauarekin batera heldu ziren Santutegira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 60. orr.

Hogei minutuko atsedenaldi laburra bederen eskertzekoa zen, saldaren aitzakian.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Arnasari ahal bezala eutsiz, eta atsedenaldi laburrak noiztenka baliatuz, jiratu egin nuen soina, eta eskuineko besoa zabaldu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.

Eta berriro egin dugu atsedenaldi luzea Agri herriko geltokian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Gauzak, ordea, aldatu egin ziren franko atsedenaldi luzeak iraun zuen tartean, eta ez, ausaz, gure onerako.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Gauzak eskatzen hasi zituan: etxalde-jabeeizigorrerako eskubidea kentzeko eskatzen zitean; soldata-igoerak; atsedenaldi luzeagoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Azken egunak nahiko gogorrak izan ditun eta atsedenaldi txiki bat hartzea merezi nuela pentsatu dinat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Orduak iragaten ziren eta hobbitak estropezuka zebiltzan, nekaturik, noizean behin atsedenaldi txikiak eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Eta ahalegin horren emaitza oroimenean gordetzen zuten, eta gai ziren atsedenaldi aspergarriak, neguko iluntze luzeak edota ardoaren inguruko berotasun sutsuak loratuko zituzten bertsoak eta arrazoiak euren kabuz esateko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

Atsedenaldi aspergarri eta gertakizunik gabeko bat besterik ez zuen desiratzen, indarrak berritzeko aukera bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

Zortea izan genuen atsedenaldi garaia izana eta baloiek betaurrekoak apur ez ziezazkiguten zuzendariak handik eroana.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 15. orr.

Buru-atsedenaldi bat behar zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus