Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atseden bat Andrési agur esanda gero, atseden bat Andrés eta Luisik gabe. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.
Atsedenik gabe idazten jarraitzen duen bitartean, Donatien preso zaila da, matxinoa, bere eskubideen eta kartzelako bizi baldintzen alde borroka etengabean diharduena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Hantxe kokatu zuen bere atsedena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Ogirik ere ez zenbaitetan, eta sekula ez atsedenik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Atsedenerako ordutegia: gaueko 10etatik goizeko 7.30ak arte, igandeetan 10.15ak arte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.
Farolik gabeko gauaren xarma, hontza eta zapoa solista dituen sinfonia isilaren atsedenekoa, hortxe dago, ordea, debalde. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 9. orr.
21 Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idor eta lehorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, bere buruari esaten dio: Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.
Hura atsedena, hura jabaldura! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 42. orr.
Sofik atsedenik gabe jo zuen, bizi eta gogoz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.
Atsedenaldian geundean, eta guk atsedenik ez! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.
Debekatu egin zaigu atsedena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 39. orr.
Neska errukarriak ez zuen eliza horretan ere betiko atsedena era lasaian igarotzerik lortu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.
Izkirimiritxoekin hartu duen atsedenaren ondoren, biografoak ez du orri horiek idazten hasi arteko onik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.
Sinesgabea izanik ere, katedralaren ilunpeko espazio hotz, isil eta handi hartan bakarrik aurkitzen omen zuen atseden aski, bere buruaz beste ez egiteko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.
Atsedenik gabe egin nuen lan, baina alferrekoa izan zen ahalegin hura. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 70. orr.
Hogei metro koadrotik gora zituen Mentxuren gelak, eta berton zeukan beharrerako eta atsedenerako guztia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 22. orr.
Hiru ordu zaramatzanagu eseri ere egin gabe, eta ondo etorriko zain atsedena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.
Atsedenean zeuden liburuak, uraren, gatzaren, arrainen, moluskuen eta algen babesean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Atsedena inoiz baino beharragoa izan eta ezin haren altzoan goza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Bi minutuko atsedena, harri borobil batean jarririk, hartu dut, mahatsondoei bizkarrez emana banintz bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.
-Mutiko honek atsedena behar du, hogeita hamahiru hezur dauzka hazi beharrean! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 149. orr.
Baina zintzarri hotsa berria zen bufaloentzat, eta sosegurik eza sortzen zien, gaindika, egun osoan atsedenik gabe entzun beharrez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Bere jatorriko probintziako gobernadorea, astronomian, astrologian eta arau-liburuen interpretazio atsedenik gabean jantzia, xakelaria, poeta eta kaligrafo ospetsua: dena utzi zuen, liburu bat eta labirinto bat taxutzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.
Baina, behin hara helduta, lanpetuta eduki gaituzte atsedenik gabe. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Maitasuna esnarazten duen Eskua, eta eguzkiaren pean lanean, atsedenean eta altxor bila dabilen gizaki bakoitzarentzat arima bikia egin zuena. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.
Nire zorionagatik eta batez ere nire atsedenagatik zaitut otoizten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.
Gero, kondenatu egin zitean atea, hura lehortu arte; haren gorputzak atsedenik aurki ez zezan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 55. orr.
Nagusiak hirira joateko hartzen hau, baina berehala itzultzen duk eta atsedenean pasatzen duk eguna. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.
Lanaldi luzeek ematen zuten, tarteka, atsedenerako unea. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.
Gaur, Frantzia bizirik dago, konstituzioak oraingo atsedena bermatu eta bihar-etziko aurrerabideak ziurtatzen baitizkio. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
Atsedena akabatuta, lerrokatzen hasiak ginen bazkaltzera abiatzeko, baina oraindik ez ziguten emana isil-agindua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.
Biek ondotxo zekiten amaiera gertu zegoela, eta atseden labur bat hartu zuten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.
Arnasa hartzeko atseden txiki bat hartu, eta Hirsch andreak bere intziri arin haietako bat egin zuen, eguneroko bizitzaren neke ugariengatik zeuzkan oinaze larriak adieraziz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 120. orr.
Goragaleak atseden laburra eman dit. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 254. orr.
Atseden soiltzat dauka nork aisia; halakok, berriz, dibertimendua beste deus bilatzen ez duen orduen gurpiltzat; urliak, denbora-pasa ahalik arinentzat; auzoak, aktibitate sukartsuarekin erretzen den soberakintzat... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.
Itsas ertz biluzi, harrobi ilun, antzoki populutsu nahiz trenetan atseden handian lerra naiteke. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 149. orr.
--... noizbait ezagutzaren potentzia garbiaren (bai teoriko eta bai praktiko) batasunean sartu ahal izatea eragiten duen itxaropena eta den-dena printzipio bakar batetik ondorioztatu; giza arrazoimenari beharrezko zaiona, ez baitu atseden osorik lortzen bere ezagueren batasun zeharo sistematikoan izan ezik. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 83. orr.
Bere izaeraren arabera, Semeak, jainkotasunean, hau baizik ez du agertzen: Semea izatea, Jainkoagandik jaio izana, - Izpiritu Santuaren, Jainkoaren maitasunaren, sorburu eta urbegi den Jainkoagandik -, eta batasunaren, zeruko Aitaren, atseden bete, egiazko eta osoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.
Atseden-orduaren hasiera nabarmentzen duen txirrinak jo du, eta begiradarekin jarraitu dut Arantxaren ibilbidea: lehenengo, bere koadrilakoengana hurbildu eta entzun ez dudan zer edo zer esan die. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.
Lantxo batzuk egin nahi dituzulako, barruko neke minsor hori baretu nahi duzulako, atseden puxka bat arimaren barru-barrutik behar duzulako, irratian 13 urte eta erdi, segido-segidoan, jardun eta gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.
Zaila egongo da aurtengo udan atseden apur bat aurkitzea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 43. orr.
Zeren, berria jaso, osabaren etxera joan eta idazmahaiaren gainean aurkitutako gutuna ireki zuenetik ez baitzuen atseden unerik izan zurrunbilo haren erdian. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.
Aukeratu zuen diziplina desagertu egiten zen une horietan, eta gorputz zurrundu eta asaldatua lasaitu egiten zitzaion, zeremonia militarretan, soldadu taldeak ikuskapen luze bat jasan ondoren, atseden-agindua entzutean bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Hala baserri horien ikusmena ere: begientzako atseden-leku zirela esan liteke; noiznahi begiratu eta beti hantxe, zerua goian, pinudiak behean, hodeiertzaren soslai antzekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 14. orr.
Eta, hala ere, ume autista askok bezala, kontzentrazio ahalmen eskerga garatu zuen laster, arreta-aukeramen hain sakona, non gauza baitzen bere baitako mundu bat sortzeko, atseden - eta ordena-leku bat kaosaren eta zalapartaren erdian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Haren gorputz guztia luzaro itsasten zitzaien atseden-oheei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez. 'Ederto hazi da mutila! ' Halaxe esan zion aittittek, gurdi gaineko belar metatik jaitsi gabe, heldu berria agurtu eta sangria edateko egin zen atseden unean Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Arratsaldeko argi gorriaren pean, munduko miseria guztietatik haragoko atseden-tokia ematen zuen San Salbadorreko komentuak; gezurra zirudien, historiako hainbat gerrate eta pasadizoren gertaleku izatea... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 49. orr.
Museoek, zerurantz jasotzen diren eraikuntzek, zubiek, parkeek ikuskizun bikainak eta atseden toki apartak eskaintzen dituzte. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Eta antzeko esperientziaren bat izango du, edo izan dezake, basoan galduta dabilenak edo goizeko lauretan autopistako atseden-esparruan gelditu denak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Egoera zein den kontuan harturik, egunean zehar ere izan daitezke atseden orduak, zuzendaritzak hala agintzen badu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.
Buruaren edozein mugimenduk zirkuluerdi formako kanal baten erreakzioa eragingo du, gutxienez, alde bakoitzean, baina barruko jariakina ez da bere egoera normalera bihurtuko abiadura finko bat (edo atseden-egoera) lortu arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.
Opera bukaturik, teatroko atseden gelara joan nintzen neure adiskideei ikustaldi bat egitera; han kausitu nuen Émilie adiskide mamia, anitz lagunez inguratua, gizon zein emakume, guztiak oro hark Pøøøn afaltzera gonbidatuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.
Futbolean aritzen ginen atseden aldietan, indar guziak botatzen nituela, leher egin arte. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 75. orr.
Erregeak bakeak egin zituen Bet-Sur hirikoekin eta hauek hiritik irten ahal izan zuten; izan ere, lurrarentzat atseden-urtea zenez, ez zuten janaririk hirian babesturik irauteko. Elizen arteko biblia 1 M 6,49
Hura ez zen berez bainuetxe batean emandako oporraldia, dena luxu eta erlaxazioa, baina niretzat berdina izan zen atseden-efektua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.
Eta gauero haurraren lilura-nahiak irabazi egiten dio amaren nekeari, etzanaulkiak ordu horretan bertan igortzen dion atseden-eskaintza atzenduz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.
Gainera, inorekin hasi baino lehen atseden egin nahi nuen, lekuaz profitatuz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.
Errekadua utzi nionetik hara bere guardi txanda amaitu, atseden egin eta beste guardi txanda bat egiteko aski denbora igaro baitzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 75. orr.
Eta Bucciok gelan barrena egin zuen, eta ohe sagaratu berri hartan sartu eta pausatu zen, atseden egiteko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.
Eta, hara non, masturbazioa izan zen Tomek eta biok atera genuen gaietako bat, biharamun arratsaldean bazkaltzen ari ginela (japoniar jatetxe batean ari ginen bazkaltzen, Cosmic Diner-en Marinaren atseden eguna zenez gero). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.
Asteazkena izaten zen Marinaren atseden-eguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.
-Ez dut presarik - lotsagabeki begiratu zion -, atseden-eguna da gaurkoa, eta hurrengoak ere, azken momentuan ezer berezirik sortzen ez bazait bederen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 119. orr.
Andoniri ez zaio gustatzen atseden egunetan lanari buruz mintzatzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.
Sei egunez bilduko duzue; zazpigarren eguna atseden-eguna da eta ez da ezer izango. Elizen arteko biblia Ir 16,26
Atseden egunari bota beharko diot errua berriro. Berria - Kirola 2004-07-21
Besteak beste, hamar egunean 100 orenez lan egin zuen, atseden egunik gabe. Berria - Ekonomia 2004-08-29
Museoa gaur itxita egongo da, "asteko atseden eguna» delako. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Eta asteari amaiera emateko igandea (edo domeka, bizkaieraz), atseden eguna, agian "igan"ekin, ilargiarekin mugimenduarekin beraz, lotua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 41. orr.
Nire atseden eguna da bihar. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.
Ez dago hartu beharreko egunen eta atseden egunen kontrolik eraman beharrik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.
Eta gero, bere atseden egun luzeetan pentsioan irakurri ohi zituen fisonomia liburuak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
Frau Gerdarentzat ez zegoen jairik ez atseden egunik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Festa bakar bat ere galdu nahi ezta ikusten ditut nik gazteak, herririk herri, uda osoan, atseden egunik hartu ere gabe, eta ez dakit parte onekoa ote den, gero, festa-egarri demaseko hau. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.
Horrela, hondatutako etxeak lehengoratzeko kanpainak bideratu zituen eta Boa Vista irlara ere joan zen, ondo irabazitako atseden egun batzuk hartzeaz gain negoziazioak hasteko Ben'Oliel etxearekin karearen merkataritzarako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.
Bertan hartuko dut atseden egun batzuetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.
Urte Berri: hiru atseden-egun, errituzkoak eta ezinbestez hartu beharrekoak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.
Atseden hartzera geratu zen une batez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Nire gelara eramango zaitut, atseden har dezazun. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Ordu laurdentsuz lo-ez-lo atseden hartu eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Iruditu zitzaidan "eseri" esaten zutela [...] atseden har nezan eskatuz bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Ahots kantariak atseden hartu zuen, ez amaitua zuelako, baizik eta lehen baino are indar handiagoz segitzeko asmoz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.
Eta lekua oso atsegina zen atseden hartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Herriak, bada, atseden hartu zuen zazpigarren egunean. Elizen arteko biblia Ir 16,30
Atseden hartua nintzen, eta prest nengoen amodio kontu berrietan sartzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.
Orain hartu atseden, atseden hartu behar duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
· Horrela bakean utziko haute eta atseden apur bat hartu ahal izango duk. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.
atseden apur (14); atseden apur bat (13); atseden bat (5); atseden bila (10); atseden egin (5); atseden egun (24); atseden egun bat (6); atseden eguna (54); atseden eguna izango (5); atseden egunak (6); atseden egunean (5); atseden eman (13); atseden emango (10); atseden ematea (8); atseden ematea erabaki (5); atseden emateko (11); atseden eta osasun (10); atseden etxeak (5); atseden gune (8); atseden gunean (5); atseden gutxi (6); atseden har (35); atseden har dezan (7); atseden har ezak (5); atseden har zezan (5); atseden hartu (163); atseden hartu ahal (8); atseden hartu behar (10); atseden hartu beharko (12); atseden hartu eta (18); atseden hartu nahi (11); atseden hartu ondoren (5); atseden hartu ostean (5); atseden hartua (5); atseden hartuko (29); atseden hartuta (6); atseden hartuz (12); atseden hartzea (31); atseden hartzea erabaki (7); atseden hartzeko (127); atseden hartzeko aukera (10); atseden hartzeko denborarik (5); atseden hartzen (98); atseden hartzen ari (10); atseden hartzen utzi (5); atseden hartzera (40); atseden izan (5); atseden leku (11); atseden pittin bat (5); atseden pixka (26); atseden pixka bat (24); atseden une (5); egunean atseden (9); egunean atseden hartu (7); egunez atseden (6); egunez atseden hartu (5); gaur atseden (5); gero atseden (5); har ezazu atseden (10); hartu atseden (14); hartu zuen atseden (10); hartzen dute atseden (7); jaunari sagaraturiko atseden (7); jokalariei atseden (6); lehen atseden (7); orain atseden (7); sagaraturiko atseden eguna (6); zazpigarren egunean atseden (7)
asteko atsedena (5); atsedena behar (29); tsedena eman (34); atsedena emango (11); atsedena ematea (8); atsedena emateko (5); atsedena ematen (6); atsedena hartu (48); atsedena hartu behar (7);atsedena hartuko (16); atsedena hartuta (5); atsedena hartzea (6); atsedena hartzeko (11); atsedena hartzen (17); atsedena izan (15); atsedena izango (12); atsedena primeran (5); atsedena ukan (11); atsedena ukanen (10); betiko atsedena (13); eguneko atsedena (11); gaur atsedena (6); hilabeteko atsedena (5)
atsedenaren ondoren (7); atsedenaren ostean (13)
atsedenera heldu (10); atsedenera heldu aurretik (7)
atsedenik eman (14); atsedenik ematen (9); atsedenik ez (23); atsedenik gabe (57); atsedenik gabeko (10); atsedenik hartu (47); atsedenik hartu gabe (25); atsedenik hartuko (11); atsedenik hartzen (22); atsedenik izan (10); atsedenik izango (11); ez atsedenik (8); ez du atsedenik (17); ez dut atsedenik (6); ez dute atsedenik (10); ez zuen atsedenik (12); ez zuten atsedenik (6); ia atsedenik (8)
atsedentxo bat (7)