Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrio 1 iz elizen eta kidekoen sarreran dagoen esparru edo barrutia.

Beraz, ondarez arrunt dabiltzanek ez dituzte beharrezkoak izango ez sarrera-gela ederrak, ez teilapeak eta ez atrioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

Bere hormatzar eta atrioa, kanpaiak, urrezko aldarea, organoa eta tontorraren punta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 111. orr.

Greziarrekiko zuzeneko genealogia aitortuz beti, ohitura desberdinen bidez justifikatzen ditu, nagusiki, Vitruviok diferentziak: etxe greziarrek ez daukate atriorik (VI, 7), Erroman insulae handiak edo altuerako blokeak eraikitzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Atrioaren altuera, habeen azpiko alderaino, luzeraren hiru laurden izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Atrio gangatuak, berriz, tartea oso handia ez den tokietan egiten dira, eta gaineko solairuan gelak egin behar direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Ezinezkoa da atrio txikiek atrio handien proportzio-neurri berdinak izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.

2 eskuineko atrio (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Eskuineko atrioa animalia ugaztunen (gizakiak barne) bihotzen lau ganberetako bat da.  ETC-entziklopedia   Eskuineko atrioa, Wikipedia

Gizakion bihotza lau ganberaz osatuta dago eta atrioak goialdean kokatzen diren bi ganberak dira, eskuineko atrioa eta ezkerreko atrioa.  ETC-entziklopedia   Atrio (bihotza) Wikipedia

Odol desoxigenatua hartuko dute bihotzaren periferia guztitik eta odol hori sinu koronarioan bilduko da, odola eskuineko atrioan isuriz.  ETC-entziklopedia   Bihotz zainak, Wikipedia

Beheko bihotz gongoila: Eskuineko atrioaren atzealdean kokatzen da. ETC-entziklopedia   Bihotz-plexu, Wikipedia

3 ezkerreko atrio (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Ezkerreko atrioa animalia ugaztunen (gizakiak barne) bihotzen lau ganberetako bat da.  ETC-entziklopedia   Ezkerreko atrioa, Wikipedia

Ezkerreko atrioak biriketatik datorren odol oxigenatua jasotzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus