Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atril iz plano makurtu bat duen euskarria, liburu, paper eta kidekoei eusteko erabiltzen dena.

Atrilean, Schumannen Scènes d'enfants saileko partiturak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Gaspard de la nuit jarri nuen atrilean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Apezpikuaren koruko liburua atrilean zen ene begi bistan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

Bukatu zuen don Tasiok ebanjelioa, aldarearen eskuinera zegoèn atrilean irakurrita gero; ekin zion sermoiari, amonak bere hatz erakusleaz erlojuaren orratzak seinalatzen zituen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.

Aurrera!, -eta pianoaren estalkia jasorik, atrilean zegoen partiturari ekiteko eskatu zidan, gure arazoa nire lanarekiko arreta pixka batek konpon zezakeelakoan edo.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Parrafo hori aurreneko aldiz irakurri nuenean nahastu egin nintzela iruditu zitzaidan, norbaitek aldatu egin zizkidala atrilean neuzkan paperak, zerbait falta zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Mary Ann atrilera joan da orduan, eta irakurri beharreko testuak aurkeztu ditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Aita Pipadun izatetik Aita Katxineta izatera pasatzekotan zeuden beste hiru neofitoren ondoan eserarazi ninduen, albo bateko aulki luzean, mahaiburu, oholtza eta atriletik hurbil.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus