Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atribuzio 1 iz norbaiti edo zerbaiti zerbait atxikitzea aieru edo usteen bitartez.

Atribuzio hori baino are adierazgarriagoak dira baina, berba hauek: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 167. orr.

Lau eskema hauek -atribuzioa, artikulazioa, adieraztea eta deribazioa- ez dituzte adierazten gramatikari klasikoek benetan erabiliko dituzten kontzeptuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Aipaturiko marka bakoitza kategoria bat da, atribuzioa, lekua, denbora, egoera, ekintza, pasioa kasuak diren bezalaxe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Jakizu Jainkoaren (gorets bedi!) egiazko atributuak ezezkoen bidez aitortzen zaizkionak direla, eta horretarako ez dira hitzak era zabalean erabili behar, eta horrek ez du esan nahi Jainkoak inolako akatsik duenik ere; aldiz, baiezko eraz adieraziriko atribuzioak barruan elkartze eta akatsaren ideia dauka, jada erakutsia dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

Subiranoaren "salbuespen egoera" atribuzioak ere gogoratzen dizkigu barkamenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Gramatika orokorrak bata bestearekin lotzen du eta ordena horretantxe atribuzioaren teoria, artikulazioarena, izendapenarena eta deribazioarena; Historia naturalak eta aberastasunen azterketak lehenengo biak eta azken biak multzokatzen dituzte, baina batak bestearen kontrako ordenan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 183. orr.

Gramatika orokorraren esparru arkeologikoak Fabre d'Oliveten ameskeriak biltzen ditu (sekula jaso ez dutenak estatus zientifikoa eta gehiago sartzen direnak pentsaera mistikoaren erregistroan) ez atribuzio-proposizioen azterketa baino gutxiago (orduan egia nabaritzat hartzen zena, eta bertan gramatika generatiboak gaur egun aurki dezake prefiguratua bere egia).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 208. orr.

Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute, arkeologiak bere espezifikotasuna deskribatu behar duelarik. osagarriaren azterketa edo sustraien ikerketak ezingo lirateke agertu (edo berragertu), ez bada behin garatuta atribuzio esaldiaren azterketa edo izenari buruzko ikuskera, bera errepresentazioaren zeinu analitikotzat jota.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

2 atribuzio perpaus (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

a) Ezin pentsa daiteke izenik perpausik gabe, eta batik bat atribuzio-perpausik gabe. ETC-literatura, saiakera   Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004

Bada, horien bitartez atribuzio-perpausak asmatu zituztela ondorioztatu behar da. ETC-literatura, saiakera   Euskararen genesiaz, Juan Miguel Munarriz, Pamiela, 2019

Atribuzio-aditza dutenak dira atribuzio-perpausak. Aditz horiekin batera, predikatu osagarria agertuko da. ETC-entziklopedia   Perpaus, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atribuzioaren teoria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus