Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrebitu, atrebi(tu), atrebitzen 1 batez ere ipar da ad ausartu.

Eta nehork ezin erran zonbat eta zonbat ez diren ondo hetarat atrebitu, ikusiz lekuño baten segurtatzea biziki neke izanen zela.  Herria   2005-04-14

Parise aldeko juje hori atrebitu da alabainan Jakes handiaren lekuko gisa deitzerat, diru negozio oker batean xuxen zer gertatua den argitaratu nahiz.  Herria   2001-04-05

Frangok uste zuten Irakian gerla hasiz geroz beldur bat hedatuko zela, bereziki hiri handi horietan, islamixta gogorrak deitzen dituzten horiek etzirenetz atrebituko zerbait lan tzarren han edo hemen egiterat.  Herria   2003-04-03

Ikusten delarik hiri handietan eta hor gaindi, nun nahi ere azkenean, ainitzek zoin axola guti duten besteen biziaz, zoin aise zernahi lan tzarretarat nola atrebitzen diren... Bainan nork egin du holako sarraski edo masakrea?  Herria   2001-01-11

Nor izan ditake aski zentzu gabea eta aski bihotz gabea holako gauza baten egiterat atrebitzeko?  Herria   2004-03-18

2 (era burutua izenondo gisa)

Noizean behin xori berezi batzu bazabiltzan gure buruen gainekaldean: kaxko batetik airaturik, tirolinari esker zuten gazte atrebitu batzuk lakua airez zeharkatzen, jenden artean pausatu aintzin.  Herria   2004-05-13

Bainan hara, aski futituak eta aski atrebituak izan ditazkeen batzuekin, sekulan ezin erran irriskurik ez dela batere!  Herria   2003-04-03

Bainan libratuak izan baitira nolazpait eta iduriz segurik arras osagarri onean, berria denentzat atsegingarri ditake, ez ahanztekotan haatik hogoita-zonbait lagun segurik badirela oraino Irakian nunbait bahitzaile atrebitu batzuen aztaparretan.  Herria   2004-12-30

Irujo atrebitu eta indartsu, besoairea berez trinketeko moldean eskuinetik ezker segan, azken krakoa bortitz, 12taraino berdintsuan egonik, 17-13ko abantaila hartu ere du Paxkalen huts batzu ere baliatuz.  Herria   2005-10-06

OHOIN ATREBITUAK.  Herria   2004-12-16

3

Gaiaz bestalde, forman ere gure usaien iraultzera atrebitu dira, ikuslearekin harreman zuzenago eta egiatiago baten alde parioa eginez.  Herria   2005-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus