Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaude pixkatean, eta utziezu nere hitzei atrebentzia puskat hartzen eta zure bihotzondo adabakitu horretan aztarrika aritzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Atrebentzia pixka bat bagenuen, bai, baina ez eskarmenturik, ezta prestakuntzarik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.
Bai, atrebentzia hartu nuen gazteari galdetzeko ea akordatzen zen bere aitak erregalatzeko ohitura zuen tabakontzi horietaz: orduan lotsagorritu zen lehenbizikoz gaztea, zelda hartako ilun-argian ere ikusten zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
Lagun maite hori, atrebentzia handia al litzateke Müller irakasleari Marseillaraino laguntzeko eskatzea? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 324. orr.
Atrebentzia handiegitxoa izan da, beharbada. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.
-Barkatu atrebentzia -esan nion gaztelaniaz-, baina gauza batek erabat harrituta nauka. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.
-Barkatu atrebentzia, jauna, badakit ez dudala egiaren monopoliorik, baina ezta berorrek ere; hargatik, behin eta berriz esan behar diot legeetan agertzen dena baino mosaiko konplexuagoa dela berori gobernatzen-edo ari den errealitatea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.
-Barkatuko didazu atrebentzia baina atea zabalik utzi duzunez, pentsatu dut erosoago hitz egingo genuela etxe barruan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 117. orr.
Zu baino dexente gazteagoa naiz, barka atrebentzia...! Txillardegi «Putzu», 1999 - 85. orr.
-Eta zuri zer gertatu zaizu, atrebentzia ez bada? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
-Eta nora, atrebentzia ez bada? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Zer kargu dauka berorren etxean, galdetzea atrebentzia ez bada? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 156. orr.
-Galdera bat egin nahi nioke, atrebentzia ez bada. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 138. orr.
Baina Zuzendari txit agurgarri hori, gehiegizko atrebentzia ez bada: komunikatzen ikasteko eskatzen dugu liburu hori. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 203. orr.
Aurretik, hala ere, atrebentzia ez bada... gurasoen etxetik ere aldegin nahi nikek eta... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 108. orr.
Eskari bat egin nahi dizut, atrebentzia ez bada. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.
Lagunekin sekreturen bat konpartitu ote zuten ere jakin nahi nukeela gehitu diet gero, eta laurogei urtetan sekretu izan direnak aireratzeko eskatzea atrebentzia handiegia ote den. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 16. orr.
Berriro harritu zen lehengusuaren atrebentziaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.
Barka beza irakurleak gehiegizko atrebentzia baderitzo, baina guk, mitologia klasikotik abiatuta, istorioaren beste aldaera bat egin dugu. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 179. orr.
Atrebentziarekin galdetuta, David -esan zidan Lubisek irribarre arin batekin-, ez zara ba gordeka ibiliko? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.
Atrebentziarekin, kapitaina -jantzi gorrizko gorputz ihartua agurtu zuen-. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.
Atrebentziarekin, komisario jauna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
-Eta nora, atrebentzia ez bada? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Atrebentzia ez bada, azalpentxo bat eman nahi nuke, halere, pertsonaiaren motibazioari dagokionez; horretan, kontakizunean ez bezala, egileak - edo egileek - adina eskubide dudalakoan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 192. orr.
Aurretik, hala ere, atrebentzia ez bada... gurasoen etxetik ere aldegin nahi nikek eta... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 108. orr.
"Baina Zuzendari txit agurgarri hori, gehiegizko atrebentzia ez bada: komunikatzen ikasteko eskatzen dugu liburu hori. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 203. orr.
-Eta zuri zer gertatu zaizu, atrebentzia ez bada? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
Ba, atrebentzia ez bada, galdera bat egin nahi nizuke. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 44. orr.
-Galdera bat egin nahi nioke, atrebentzia ez bada... Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.
-Lasai zaitez! -esan nion, eta amak ez baitzekien idazten ez irakurtzen, beste gezur penagarri bat esateko atrebentzia hartu nuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.
Eta, bidenabar, atrebentzia hartuko dut obserbazio filosofiko bat egiteko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.
atrebentzia ez bada (16); atrebentzia handia (4); atrebentzia izan (4); barkatu atrebentzia (6); barkatuko didazu atrebentzia (4); gehiegizko atrebentzia (3)