Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrapatu, atrapa(tu), atrapatzen du ad lastertasunez edo iruzurren bidez harrapatu edo atzeman.

Baina egun haiek ere handik gutira izan zuten, mundu honetan guztiak bezala, fina eta akabantza, eta, horrela, bertze egun hura oroit dezaket, noiz eta zorigaitzak atrapatu eta bere egin baininduen, berehala ohartuko zaren bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Baina ez ote ninduten kanta haiek atrapatu eta bereganatu, oihu bat nuelako lotan -Rosaren heriotzaren aurkako oihua- eta oihu hari ez niolako artean biderik eman, etsiaren etsiaz, nola eman baitzion, konparazione, Jobek, bere kinka larri hartan eta bere desditxaren erdian...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Intelektualki edo razionalki, halaxe arraina sareetan, problemak berdintsu atrapatuta gaude denok: biolentziaren izugarriak, balioak erlatiboak direlako horrekin inor ez gaitu lasai uzten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Eguzkia geratzearekin berehala geratu zen denbora ere, eta harekin batera gauza guztiak zeuden-zeudenean, higitu ezinik eta ez aurrera eta ez atzera, minutu eta segundoen artean atrapatuta geratu balira bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak bat-batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Azazkalak harrapatu ditu bi atzamarrak, amodioak pertsonak atrapatzen dituen bezala.  Berria - Kultura   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atrapatu arte (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus