Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbesteko atrakzioa sentitzen du, ezen managerrari lur azpitik ateratzeko eskatu baitio. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 175. orr.
Idoiak abioa eman zion nire bizitzari, zorabioa sentiarazterainokoa batzuetan, nahiz eta, beste aldetik, berpiztu egiten ninduen, ferietako atrakzioetan igo eta jira-biran hasten zarenean bezala, ziztu bizian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.
Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Gero, denok berriro elkartu eta pizzeria batera afaltzera joan garenean, jendeak zein atrakziotan ibili garen jakin nahi izan du, eta gure sentsazioei light-egi iritzi diete. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 103. orr.
Ruche-jasogailuaren kremailera-hotsak gogora ekarri zion Foire du Trône-ko ferietan ipintzen zuten Zortzi Handia izeneko atrakzioarena; bagoia goi-goian zegoenekoa, alegia, edonor zur eta lur uzteko moduko jauzi handia baino lehentxeagokoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.
Batetik azukrearen gozotasuna, eta bestetik inguruko jendeak bera atrakzio nagusitzat ez hartzeak -noizean behin "Kaixo, Denver" esaten zioten-, horrek poza eman zion, eta pentsatzen hasi zen, Paul D ez ote zen hain gizon txarra. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.
Pozik dago Gabi faro aldera jo izanaz, handik atrakzio parkera joango dira-eta. «Bizia lo», 2003 - 88. orr.