Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrako iz norbait atrakatzea lapurtzeko.

Izan ere, deli hauek baitira New Yorkeko atrako eta ika-mika askoren kokalekua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.

Dirua falta zitzaien, eta inor konturatu gabe zuloa estaltzeko bide gisa atrako baten itxura ematea pentsatu zuten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 117. orr.

Horregatik, zuk eskaturiko lan hori dela kausa, gormutuen teknika ikasten ari naiz orain atrako batean bi txukel kalitutako pedagogo aditu ohi batekin, FIES moduloetan bainago, eta horrela besteren ezpainetan irakurri ahal izanen dut ezer entzun behar izan gabe, ezti zaporeko begietan gozatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 250. orr.

Gaur egun, betiko atrako bat, inork ez dik espero.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Eta gainera pentsatzen dut biok erabaki duzuela atrako txiki baten itxurak egitea zuloa estaltzeko, eta horixe dela kamera korazatuan egiten ari dena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 80. orr.

Ez daki handik urtebetera bere gasolindegian burututako atrako txikia berriro egunkarietan etorriko dela, BBKren irabazi berrien ondoan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

Atrako segurua atzean utzi dugu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus