Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atrakatzaile iz norbait asaltatzen duen pertsona hari lapurtzeko.
"Atrakatzaile izatea baino hobea iruditzen al zaizu bizitza osoa herri honetan pasatzea, David?", esan zidan Teresak.Atrakatzaile mozorrotu bat Konde Zitalaren etxea garbitzera joan zen gau batez, eta Alan Laddi leporatu zioten lapurreta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.
Correa tenientea 1936-39 gerran Errepublikaren alde borrokatu zen baina -hau ere Herrera Sotolongoren arabera- iraultzaile itxuraren azpian atrakatzailea zebilen ezkutaturik, eta horrexen ospea hartu zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.