Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsaskirria izanen da eta olatuak nabarmenak izanen dira atrakalekuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.
Arratsaldeko zazpietan, eta ihes egitekotan ziren hamabost etoietako lehenengo taldea harrezkero atrakalekuan zelarik, han agertu ziren poliziak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 282. orr.
Atrakalekura iritsi zenean, ia korderik gabe gelditu zen, han ez baitzegoen ez Nora izeneko belaontzirik, ez Andreasik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 160. orr.
Atrakaleku hoberenak okupatuta daude eta balea hilen hatsa hain higuingarria denez gero, ainguratzeko badiatik kanpora joatea erabakiko duzue, beste aterpe baten bila. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.
Andreas atrakaleku egoki baten bila ari zen, lemari eta bela-sokei eragiten zielarik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Ezezagunaren gorpua agertu zen inguruan atrakaleku polita zegoen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 146. orr.