Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere gain du errubilarien atorren garbitzea, ez baita lan txarra. Herria 2001-11-08
Eta egoera hartan erantzi egin nuen jakanarrua, tentuz, arean harexen adur onak salbatu gintuelakoan,benerazioz,eta benerazioz gorde nuen jantzi miragarria atorraren azpian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 62. orr.
Atorrak eta galtzerdiak erosten zizkion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 233. orr.
Atorrako lepoa zabal-zabal zeraman eta gorbata soka bat balitz bezala lotua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.
Eta hantxe mantxuak ere, Errusiaren eta Txinaren arteko mugako herri guztiak emirraren esanetara altxatu izan balira bezala, kopeta eta lokiak ile-moztuak, adatsa zintzilik mototsean bildua, tunika luzea, gerrikoa zetazko atorraren gainean gerruntzea estutzen, txano arrautza formakoa, gerezi-koloreko satinez egina, ertzak beltz, zerrenda gorri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Horren truke, plastikozko kartatxo bat atorrari estekatu zioten: 'visitor' hizki lodiz idatzirik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Gizonak mugimendu zabal bat marraztu zuen aulkiaren eremuan, atorrako bigarren eta hirugarren botoia askatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 94. orr.
Alegia deus ez, atorraren petik, Maien titi puntekin jostatzen nintzen, ene maitatzeko urrikia zeukan emaztearen eskuak neure gerriko larru gunea etengabe, jadanik atseginez dardara zebilkidan sabelperantz, ikarazten zuela: anitz fereka eta hitz gutxi. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.
Rambuteau kalearen izkinan, nobedade denda handiaren apal hutsen artean, enplegatu batzuk zeuden zutik; erakusleihoa prestatzen ari ziren ondo jantzita, txalekoa soinean, galtza estutuak, eta apaindura luze liluragarriak atorraren eskumuturretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Beha geratu zitzaion: zetazko atorran bularretakoaren farfailak nabarmentzen ziren, eta berauen azpian, bular sendoak; gero koadroari: baso baten irudia zen, udazkeneko irudi inpresionista (horixe uste zuen bederen), eta kolore biziak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 68. orr.
Mantarrak: hemen, emakumeen atorrak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.
Gogoan dut atorraren eskumuturretarako ere berariaz eginarazi zituela mahuka-biki beltz batzuk. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Defendatzera entseatu gabe, besoak bildu nituen sabelaren kontra, atorraren azpiko altxorra babestu nahirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Besoa izozturik gelditu zitzaidan, janzten hasia nintzen atorraren mahukaren erdi bidean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.
Zenbakia beso gibelean larrantzatu zioten eta, horretaz aparte, zenbaki bera uniformearen atorrean josi. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 100. orr.
Bi koilara txiki erori zitzaizkion orduan Andresi atorraren tolesdura batetik, bi koilara txiki urregorrizkoak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 130. orr.
Andresek maoizko buzoaren azpiko atorratik paketea atera, zigarroa piztu, jaiki eta barrurantz uxatu ditu. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Niri musuka segitu zuen, eta azkenean nire atorraren botoiak askatu eta bularrean musu eman zidan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.
Apirilaren azken eguneko deialdi harrigarri hark saratarrak galtzoin eta gaueko atorrak soinean jalgiarazi zituen beren etxeetarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.
Zapladatxo batzuk ematen dizkio, neskak jantzita duen atorraren gainetik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.
Horrela apur bat bederen gerla gelditu zen eta soldaduak joan ziren "atorra aldatzera", hitz horrek erran nahi baitzuen "egun bat etxen iragaitea". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.
Ezkerreko behatzak alu bustian sartu zizkion, eskuinekoek zeta gorrizko atorraren pean bularrak bilatzen zizkiotela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.
Eta geltokiko buruak kontu handiz atorraren mahukak eta hegalak armairuan sartu zituen, ateak ixtean harrapa ez zitzan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.
Algernonek, adi-adi egon baita, barre egiten du bere baitarako, eta helbidea idazten du atorraren eskumuturrean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.
Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea, urrezkoa izan zitekeen petenta luzeño bat beharri batean, zetazkoa iduri zuen atorra koloretsu batekin, galtza balus arrosa kolore batzuekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
Gizonak Lainezek baino hamar bat urte gehiago izanen ditu, berrogeita hamarren bat; jaka eta galtza grisak eta atorra zuria soinean, ile urdin eta sarria atzeraka orraztua. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 30. orr.
Niretzat ote zen opari-paperean bildurik azaldu zen zetazko atorra motz beltza? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.
Azken sosak galtza eta atorra berriak erosten xahutuak zituen eta horiek zituen soinean jantzirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.
Bada, kiloak ondo eroateko atorra luzea gerrian behera eta atorraren azpian praka zabalak, zuriak, lihozkoak, janzten zituen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 156. orr.
Erreketeak eta falangistak gaizki konpontzen direla, baina Zaratiegi honi berdin zaio nonbait txapel gorria edo atorra urdina, euskaldunen kontra joatez gerotan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 142. orr.
Nahiz aitzinekoek ordukotzat lehengo atorra marratuak zokoan utziak zituzten eta atorra xuri lepo motzetan ari ziren, gerria zinta beltz batez inguratua, bi gazte horiek plazetan agertzen dira fantesia gehiagorekin, ongi baino ederkiago emanak, atorra xuri koladunetan, beso luzeak - zaharrek beso laburrak janzten zituztelarik - biloak apainduak, pilotari sotilak, neskato gazteek arrakastatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.
Zapaten beltza pixka bat histua zaio, baina galtzak eta atorra ezinago beltzak ditu. Berria - Kultura 2004-07-25
Demoen atorra horiak berriz agertu dira Baionako jujeen aitzinean joan den ostegun arratsaldean.. Herria 2002-10-17
Astegunetan kotoizko atorra koadrodunak janzten zituen lan egiteko, basomutilenen gisakoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.
Atorra estu hark ez zion minik ematen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.
Oraindik ere Santaklara deituriko eroetxean zegoen ohe zuriari estekaturik, erremedioz galkatua eta atorra zurbailaren azpian biluz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.
Gondoleroak hagitz hankabiko alaia zirudien; atorra zerrendaduna eta txano xingoladuna zeramatzan, eta belarri bat falta zuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 81. orr.
Gero ontzia bere lekuan uzten dut, eta atorra zuriko irudia, Margoti gauero "A zer atorra itxuragabea" esanarazten dion atorra zuriko irudi hori oheratu egiten da berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 131. orr.
Azkenean atea zabaldu, eta emakume gazte bat ikusi nuen, hanka-hutsik, gau-atorraren gainean martazko beroki bat jantzita. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.
Dontsu-atorraz lotu baninduen ere, kontakizun barneko legea baino malguagoa dena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 57. orr.
Ene kabinatik jaikirik, itsas-atorrean nolabait bildua, ilunpean ninduan haztamuka hasi haien xerka; haiengana iritsi, agirien zorroa ostu, eta han ninduan limurtu atzera neure gelara. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.
Neskak lo atorrako mahukan begiak lehortu eta umea besoetan hartu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 144. orr.
Eta beste guztiengan preso-atorrak bitxikeria barregarria bazirudien ere, berarengan ez zuen hala ematen, hain zegoen janzkia gizakiarengandik bereizirik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Kirol atorrak hori-gorriak izanen dira. Herria 2003-06-19
Herrirantz joan zen, lasai, atorra has, besorik gabeko barnekoa lotu gabe, bezperakoa bezain beroa izanen zela iduri zuen udako goiz hartaz gozatuz eta, erretore etxean sartu zen, guardak iratzartzen hasten zirenean hain zuzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.
Gure Joanes, gaizoak, ezarri zuen buru airea Halako aroarekin, bertzenaz ere, ez zen komeni atorra has ibiltzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 192. orr.
Lublin-a eraman zuten eta atorra hertsagarri bat ezarri zioten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Atorra hertsagarriaz jantzirik eta oheari lotuta zegoen arren, erizainari beldurra ematen baitzion berarekin bakarrik gelditzeak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.
Figura bat agertua zen, mamu baten antzo, atorra hutsean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Atorra hutsean dago, tirante malbekin; atorraren mahukak ukondoaren gainetik ditu jasoak, ez gorago... Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.
Galtza eta atorra hutsean da presoa, eta hogeitaka urte izanen ditu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 113. orr.
Morroia txaparroa zen, atorra hutsik zebilen eta oso sendoa zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.
Ondotxo daki Harvey-k odolaren ibilia aurkitu zuela; baina nahiago du ohartarazi atorra-hutsik paseatuz igarotzen zituela gizon handi horrek bere loezinak, idazkera txarra zuela, eta Londresko medikurik ospetsuenek ez zutela emango sei sos haren errezetetariko bategatik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.
Belartze-atorra: oihal finez egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Gainerako guztia, honetara: belartze-atorra, ilagin gozo-finezko galtzak eta oinetako leunak, eta astegunetan, belori finez jantzita, bere burua ederresten zuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Nor hark keinu bat egin zielarik, Héracliusen gainera jauzi egin eta istant batean jarri zioten bortizko atorra; eta beltzezko jaunari begiratu zioten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
Azken egunetan bortxa-atorra jarri behar izan omen zioten, zurrumurruek diotenez. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.
Pirateria [...]: Bortxa-atorrarik gabeko salerosketa, Jainkoak egin bezalakoxea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.
Ohe-atorra garden batekin apaindurik irudi batean, ligeta-eustekoa eta galtzerdi beltzak jantzita beste batean, belaunetara arteko bota bernizatuekin hurrengoan, baina laugarren orrialdetik aurrera Rory hutsa eta biluza zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Jantzitegira sarturik, kapela zintzilikatu zuen, eta, hurrengo, bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko, lehendabiziko dantza-pausoan kokatuta baitzeuden lurzoruan, ohe-atorraren azpian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Edozerk nahasten zion urdaila, baita erregalizak eta gaxiek ere, baina nik bakarrik nekien ohe atorrak erabiltzen zituela udan, izena gorriz brodatua zutenak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 98. orr.
Zakutxoetako batean errubloak bakarrik sartzen dituzte, beste batean berrogeita hamar kopekeko txanponak, eta hirugarren batean hogeita bost kopekekoak, nahiz eta itxuraz badirudien komodan arropa zuria baino ez dagoela, eta ohe-atorrak, eta harilkoak, eta beroki sareturen bat... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Tira, hobe dut hil-atorra janztea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Goio popara joan zen, aparrezko ur ildo zuria desegiten zen han atzean, iraganaren aparrezko hilatorra balitz bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.
artilezko atorra (2); atorra arrosa (4); atorra azpian (2); atorra bat (9); atorra bera (2); atorra berde (2); atorra berriak (2); atorra besterik ez (2); atorra egin (2); atorra erantzi (2); atorra eranzten (2); atorra eta galtza (3); atorra gorri (4); atorra horia (2); atorra horiak (2); atorra hutsean (3); atorra hutsik (2); atorra jantzi (4); atorra jantzian zetozenak (2); atorra jantzita (3); atorra luze (5); atorra luze holandarra (3); atorra mehea (3); atorra motz (2); atorra urdin (3); atorra urdina (4); atorra urratuaren (2); atorra urratuz (3); atorra veneziar (2); atorra veneziarra soinean (2); atorra xuri (4); atorra zuri (7); atorra zuria (8); atorra zuriak (2); atorra zuriaren (2); atorra zuriko (2); atorra zuritan (2); atorra zuriz (2); belartze atorra (2); bere atorra (7); beren atorra (3); bi atorra (2); ero atorra (2); galtza eta atorra (2); galtzak eta atorra (4); gau atorra (2); gorri eta atorra (2); hamar atorra (2); hil atorra (2); hogeita hamar atorra (2); istupez atorra (2); kotoizko atorra (3); lo atorra (2); ohe atorra (12); ohe atorra jantzita (3); preso atorra (2); soinean zituen atorra (2); zetazko atorra (4)
atorrak soinean (2); ohe atorrak (2)
atorraren artean (2); atorraren azpian (8); atorraren eskumuturrean (2); atorraren gainean (3); atorraren gainetik (2); atorraren mahukak (4); atorraren poltsikora (2); eskua atorraren (3); eskua atorraren poltsikora (2); jaka eta atorraren (2); nire atorraren (2)