Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atondo iz ate ondoa.

Iritsi ginen orduko, Grosrouvrek ohartarazi zidan atondoa ez zela zirkularra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Kanpoan, atondoan, paretaren kontra geratu zen, arnasa sakon hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Atondoan zutik geratu eta begiak kliskatuz arakatu zuen bulegoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

Elkarri adi-adi begira zeuden bitartean, Harryk Dudleyren ahotsa entzun zuen behean, atondoan zera esaten: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

Atondoko lore-saltokiaren aurrean gelditu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Hurrena, etxea eskobatu, eta atondoko zorua garbitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Dudley ahatea bezala ibiliz etorri zen atondora, bere ile horia buru handian liso zanpatuta, lepoko begizta ozta-ozta ikusten zitzaiola kokospe ugarien azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Ama bere ohean etzan eta lokartu orduko, oin-puntetan atondora hurbildu nintzen noiz iritsiko zinen entzutearren.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Osaba Vernonek gerritik heldu eta Harry atondora bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

Hasia zen Osaba Nat-ekin fidatzen, hala iruditzen zitzaidan, eta handik gutxira atondotik bainugelarako bidean gindoazen biok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna; non, eta monumentu historikotzat sailkaturik zegoen hartan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Erietxeko atondo handiko marmolezko eskaileretan gora, Ed Thatcher dardarka zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Bihotza bizi-bizi taupaka ari zitzaion sarrera nagusira joateko atondo iluna zeharkatzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus