Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atomo (ETCn 24.487 agerraldi) 1 iz gai bakun baten zatikia, haren ezaugarriak atxikitzen dituen txikiena.

Puntu horretan 3.000 milioi atomo sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Unibertsoaren atomoek, haiek diotenetik, nahitaez baturik edo banaturik izan behar dute, eta badira aldizka baturik eta aldizka banaturik izaten direnak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Askoz ere gehiago ikasi dugu atomoaren egituraz, materia bera ere zer den "hurbilagotik", horrela esan badaiteke behintzat, ikusiz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.

Atomoen artean, Hidrogenoak du masarik txikiena; ez da, ordea, dauzkagun politikoen masa entzefalikoa baino txikiagoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Badiote, halaber, ataltxo horiek ez dutela kopuru mugaturik, Epikurok eta atomoen doktrinari atxikiriko beste batzuek uste zutenaren aurka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Idoloan eta fetitxean sinestea nagusitasun-ikurra da; Demokritok edo Epikurok bezala atomoetan sinestea, ergelkeriaren seinale!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Arimari doakionez, ez datoz bat: iritzi nagusiaren arabera, gizakia, adibidez, osatzen duten atomo guztietarik bakar batean kokatzen da; eta osotasunari arimadun deitzen zaio, hain zuen, atomo horrek hor parte hartzen duelako. Baldin Jainkoa gorputza balitz -diote-, nahitaez jainkotasunaren egiazko kontzeptua gorputz horren substantzia (bakun) guztietan etzan behar luke, erran nahi baitut, horren atomo bakoitzean, edo bestela, gorputz horren atomo bakar batean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Espazioan atomo noragabetu bat nola, halatsu durduzatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

2 irud/hed

Jendetza kontagaitz eta kasik betidanikako horren atomo bat baizik ez naiz, ibai luzearen xorta bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Higatuz joan zinen, eta orain ezin dut zure atomo bat bera ere aurkitu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Japoniako bi hiri atomo-bonba batek desegin zituenean bakarrik geratu zuten gerra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Jeneralek beren herrien gainean jaurtiko dituzte atomo bonbak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Industria astunak, armamentu ikaragarria eta atomo-bonba izan arren (oso garestiak, jakina), gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Halabeharra da-eta! ez bonbillarik, ez motorrik, ez atomo-energiarik, ez kalkulagailurik, ez narkotikorik: tira, goazen denok oihanera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

4 atomo-bonba ik bonba atomiko.

Japoniako bi hiri atomo-bonba batek desegin zituenean bakarrik geratu zuten gerra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Eta une berean Mendebaldearen beraren patua Moskuko gizon baten eta Washingtongo beste baten hatz-puntan zegoen, botoi bat sakatu eta atomo-bonba lehertaraz baitzezaketen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 353. orr.

Jeneralek beren herrien gainean jaurtiko dituzte atomo bonbak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Industria astunak, armamentu ikaragarria eta atomo-bonba izan arren (oso garestiak, jakina), gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

5 atomo hidrogenoide (corpusean ez dago; ETCn 55 agerraldi)

Germanioko elektroi bat e kargako zentro positibo baten inguruan higitzen da, oinarrizko egoerako atomo hidrogenoidea osatuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Atomoa aztertzerakoan, kasurik sinpleena hidrogeno atomoa edo atomo hidrogenoidearen kasua da. Azken finean, elektroi bakarra duten atomoak. ETC-entziklopedia   Energia potentzial, Wikipedia

6 atomo kitzikatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Atomo kitzikatu horien bizitza luzea bada, ia monokromatikoa izango da erradiazioa; espektro-lerroa, berriz, zorrotza.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Denbora kronometratzeko, hobea da atomo kitzikatu baten "bibrazio" natural eta zehatza neurtzea. ETC-entziklopedia   Segundo, Wikipedia

7 atomo-masa (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) ik masa atomiko.

Masa atomikoa edo atomo masa elementu kimiko jakin bateko atomo batek duen propietatea da. Normalean masa atomikoaren unitateetan (uma) neurtzen da. Askotan pisu atomiko esaten zaio, era ez-egokian, masa gorputzaren propietatea baita eta pisua, grabitazio grabitatearen araberakoa. ETC-entziklopedia   Masa atomiko, Wikipedia

8 atomo-nukleo (corpusean ez dago; ETCn 102 agerraldi) ik nukleo atomiko.

Atomo-nukleoa edo nukleo atomikoa atomo baten erdigunea da, non bere masa guztiaren % 99,99 baino gehiago dagoen.  ETC-entziklopedia   Atomo nukleo, Wikipedia

Hemen dena duk lanbroa, gruma, anabasa, nahaspila, elektroi-bonbardaketa, atomo-nukleorik ez zagok hemen.  ETC-literatura, saiakera   Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008

Aita berriki erretiratu da Cal Techeko irakaskuntza aktibotik, eta atomo nukleoaren egituran eta kimika estruktural teorikoan zentratu du zientzia-jarduna.  ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Nukleoiak atomo-nukleoak eratzeko elkartzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Funtsean atomo nukleoak berehala galtzen ditu bi elektroi helio-katioi ionizatua neutralizatzeko. ETC-entziklopedia   Alfa desintegrazio, Wikipedia

9 atomo pisutsu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Rutherford-ek, talka atomikoen bitartez, egiaztatu zuen hidrogeno-nukleoa nitrogenotik lor zitekeela. Bertatik, hidrogeno-nukleoa atomo pisutsuagoak eraikitzeko funtsa zela ondorioztatu zuen, horregatik, hain zuzen, esleitu zion hidrogeno-nukleoari "lehena" izena. ETC-entziklopedia   Protoi, Wikipedia

10 atomo-zenbaki (corpusean ez dago; ETCn 167 agerraldi) ik zenbaki atomiko.

Atomo-zenbakia, atomo zenbakia edo zenbaki atomikoa atomo batek atomo nukleo nukleoan duen protoi kopurua da.  ETC-entziklopedia   Atomo-zenbaki, Wikipedia

Fabrikatzaileek diotenez, irudi horretan agerrarazi daitezke, adibidez, atomo zenbaki txikiko gaiak, arma edo lehergai plastikoak, adibidez.  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-07

4.22 Batzuetan, bi atomo motaz osatutako aleazioetan, komeni da zentimetro kubiko bakoitzeko atomo-zenbakiaren (N1) araberako kontzentrazio espezifikoa duen elementu baten pisu-ehunekoa zehaztea (C1).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Aktinioa elementu kimiko bat da, Ac elementu kimikoen zerrenda ikurraren arabera ikurra eta 89 atomo-zenbaki zenbaki atomikoa dituena.  ETC-entziklopedia   Aktinio, Wikipedia

Gas nobleen ugaritasuna unibertsoan murriztu egiten da haien atomo-zenbakia handitu ahala. ETC-entziklopedia   Gas noble, Wikipedia

11 hidrogeno atomo

Kapitulu honetan aurrerago ikusiko dugunez, tinpanoa zentimetro baten mila milioiren bat mugitzeak sortzen du soinu-sentipena, eta hidrogeno atomo baten diametroa baino askoz txikiagoa da neurri hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atomo bakar (3); atomo bakoitzean (5); atomo bat (5); atomo baten (7); atomo bonba (5); atomo horiek (5); atomo horietako (3); horren atomo (4); karbono atomo (4); mila atomo (3)

atomoaren egitura (4); atomoaren egituraz (3)

atomoen existentzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus