Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oro har, atomizazio bat gertatzen ari dela iruditzen zait, beste literatura askotan bezala. Berria - Kultura 2006-04-06
Eskubideak banakoetara mugatu dituzte eta atomizazio horren ondorioz estatuko heinera heldu arte, kolektibitate ororen aipamena desagertzen da. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Erosleen eta saltzaileen atomizazioa gertatuko da (hau da, erosle eta saltzaile asko baina txikiak, merkatuan eragiteko ahalmenik ez dutenak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Halere, sortzen ari dira, apurka-apurka, estatuen arteko atomizazioa gainditu nahi duten ekimenak: komunistak eta haien aliatuak biltzen dituen Europako Ezkerreko Alderdia sortu zen maiatzaren 8an eta 9an Erroman. Berria - Mundua 2004-06-06
Kapitalaren atomizazioa dela medio, kapitalaren jabeek indarra galdu dute, eta aitzitik enpresaren goi mailako zuzendarien indarra areagotu egin da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.
Azken hamar urteotan behikien ustiapenak ez dutela behera egin onartu zuen Samaniegok, baina arazorik larriena ez dela konpondu gaineratu zuen, atomizazioarena, alegia. Berria - Ekonomia 2004-07-01
Pentsalariak bere kasa aritzen dira, atomizazioa da nagusi alor horretan eta ondorioz, berez kalitatezkoak diren lan horiek izan lezaketen ahalmena bidean galtzen da. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Horrez gain, kantonamenduetarako hauteskundeetako boto abertzalearen igoeran, atomizazio politikoa gainditzeko beharra azpimarratzen du LABek, eta horretarako sindikatuak bateratasunerako kontzientzia kolektiboa bultzatzeko asmoa agertzen du. Berria - Ekonomia 2004-05-14