Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atomizatu (ETCn 315 agerraldi, horietatik 163 azken sei urteetan) 1 du ad atomoetan edo zati oso txikietan eratu.

Zurra-bainuaren lagin bat lortu, esperimentu-laboratoriora joan, eta aproba egin nuen 1: 10.000 soluzio bat atomizatzen erradiografia-xaflaren lagin bat agerian zegoen kamera beltzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Atomizatua dago kultura bakoitza, atomizatuak daude kultura bakoitzeko alorrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Emaitza, beraz: inportantea indibiduoa omen da (ez zein herritakoa, etab.); baina gero indibiduook, kaosean atomizatuak ez daitezen ibili, lotu beharra dago ordena batean, eta, kuriosoki, hori absolutua izatea nahi da. Atomizatutako konpainien antzerki produkzio eta birek hainbat arazo izaten dituzte zirkuitu koordinazio, banaketa eta formatuetan, errentagarritasuna bilatu behar dutelarik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 167. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Txostenaren egileek egiaztatu dutenez, EAEn eraikuntzakoa oso sektore bizia izan da azken 20 urteotan, nahiz eta, aldi berean, oso sektore atomizatua ere badela aitortu: 2001. urtean, eraikuntza alorrean zebiltzan 21.000 enpresetatik ia guztiek, %94, hamar langile baino gutxiago zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus